Gipuzkoako Berriztapen proiektuen VII. Jardunaldiak
Bukatu dira baina materiala geratzen zaigu. Berri batzuk aurkeztu dira jardunaldietan eta guri dagokigun zientzia arloan oso interesgarriak diren ugari:
- Zientzia Hezkuntzan 08-09rako ekintza berriztatzailearen aurkezpena. Tere Santos, Hezkuntza zientifikorako Programa arduraduna. Azkenean, badirudi Zientzia programa martxan jartzen ari da..ea abiadura lortzen duen!.
- Arbel elektronikoa Fisika eta Kimika irakaskuntzan. Rafa Munoa, Lizardi BHI, Zarautz. Nahiko ezaguna da langile nekaezina den laguna.
- Eibarko BGeko Matematika Mintegiko Problemen ebazpenari buruzko lanak DBH eta Batxilergoa, mailaka eta estrategiaz.
Zelako lana egin duten irakasle hauek!. Problemen ebazpena atalean - konpetentzia gehienak lantzeko aproposa - DBH eta Batxilergorako problemen bilduma eratu dute, hiru urtean zehar berritzegunean bildu den 9 irakasle mintegi honek.

Eta hemen ere lan bikaina dugu egindako WebQuestetan. Batzuk jada
zientziaberrin komentaturik - "bidai lilugarria "eta "nekatzen gaituzten birusak" -, bi gaineratzeko falta dira:
- Zein da institutoaren altuera? Argi dago zer eskatzen zaien ikasleei. Trigonometria lantzen da.
- Debagoineneko monumentoak neurtzen: aurrekoa bezalakoa, baina kalera ateratzen dira ikasleak kanpoko distantziak kalkulatzeko.


Zabaldu
del.icio.us
Badirudi taldeak forma hartzen duela, datorren maiatzaren 7an, arratsaldez, bere II. Topaketa ospatzen garelako. Ekitaldia Bilboko 
Bi irakasle kordobarren azmakizuna, denetariko du:
Bigarrenean,
Ikas unitate interaktiboa da, nahiz eta beren izenburua "actividades matemáticas" izan, barruan lantzen denak geometriaren erabilera artistikoarekin zerikusirik gehigo du jarduerazentzu orokorrean harturik baino. Sekuentziak 2005ean sari bat lortu zuen eta bere egilea
Aste honetan Berritzegunean 


