Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Atala: GEOLOGIA

Liburutegi digitala

pilare 30/06/2008 @ 10:43

"Biblioteca digital" webtgunearen barruan, Mexikotik zientzia eta matematikako entziklopedia birtuala datorkigu. Dibulgaziozko liburuak orokorrean, batzuk erabilgarriak ikasgelan, adibidez:

 La ciencia para todos

La ciencia para todos es una biblioteca virtual de textos cientifíco-matemáticos

Hezkuntz edukin digitalak

pilare 30/05/2008 @ 13:39

Extremadurako Juntako azken sorpresaz Elkarrekin atarien bidez enteratu naiz: "Hezkuntz edukin digitalak" tokia. Izugarrizko ikas unitate eltronikoen bilduma etapaka sailkatuta, on line ikusteko eta HTML kodea deskargatzeko moduan ere bai. Noizerako bezalako biltoki bat Euskadin? Ah ze enbidia ematen didaten!

Matematika: 108 ikas unitatea

Fisika Kimika. 9 sekuentzia

Bio geo: 11 unitate

Contenidos educativos digitales

Un reservorio de unidades didácticas interactivas clasificadas por etapas desde la junta de Extremadura. Para ver on line o descargarlas.

Zientziak paseiatzen

pilare 21/05/2008 @ 16:08
Atzo Dibertsifikazio curricularrari buruzko jardunaldiak ospatu ziren Bilbon eta han bertan ikastetxeko esperientzia onak , arloko aholkularien proposamenak eta  curriculum berria ezagutzeko aukera izan genuen. Aldi berean, ikuskaritzak argitu zizkigun zalantzak, arautegi berriaren aurrean dibertsifikazioa nola geratzen den jakiteko. Arratsaldez, nire Getxoko Bguneko kideak eta biok gure "zientziak paseiatzen" proposamen didaktikoaren aurkezpena egin genuen. Proposamenean, biologia, geologia, paisaia eta matematika elkartzen dira hirian zehar irteera didaktikoa egiteko. Ikasleei ikerketa moduan aurkezten zaie lana, beren herriko fauna, flora, arrokak, paisaiak eta matematika aztertuz, datuekin hiriko mapa desberdina eratzeko. Lanean, hasierako jarduerak, irteera bera eta geroko ekintzak burutzen dituzte taldean lan egiten.  Eraiki behar duten mapa, azken ekoizpena, birtual moduan egiteko proposatzen zaie. Gaitasun ugari garatzeko lana, hurrengo helbidean duzue eskura:
Nuestra propuesta "ciencias paseando"  une la biología, geología, paisaje y matemáticas en un trabajo de investigación que el alumnado hace para confecionar un mapa diferente de su localidad

Alambique 56

pilare 18/05/2008 @ 16:41
Noizean behin Alambique aldizkariaren ale bat komentatzea guztatzen zait, batez ere gai interesgarriak dituenean, hila honetakoa, adibidez. 56.aleak batxilergoko curriculum berriez hitz egiten digu, baina ez bakarrik deskripzio hutsa emateko, baizik eta, lege desberdinetan zehar ibilbide historikoa eginez,  hobetzeko proposamenekin lagunduta. Curriculumen garrantziak ikasketako gaiak ordeinatzean datza, baina gero ikasgelako aplikazioan erabiltzen dugun metodologiak hartzen du benetako protagonismoa. Jarrai dezakegu gauza bera ematen, hezkuntza legeak pasatzen ez direnean,  edo lege berriak praktika berriak sartzeko aprobetxatu ahal dugu. Aldizkarian eztabaidatzen direnak Estatuko curriculumak dira, noski, gurea ateratzear dago eta hemen, Euskadin, gaitasunak batxilergoan ere kontutan hartuko dira, beraz, bereizitasunak izango dituzte.
Aparteko gaia "gaur egungo mundurako zientziak" ikasgai berria da. Aldizkarian ere bi pare artikulu daude, baina, gehiago nahi baduzue, lan proposamen didaktikoekin eta guztiz, jo 49.zenbakira, honi buruzko monografikoa duelako.
Dos números de la revista Alambique sobre el nuevo bachillerato 

Geologia bizirik dago

pilare 29/04/2008 @ 21:05

Unibertsitatean jarraitzen dugu, oraingo honetan Geologiako talde baten sormenarekin. Geobizirik taldeak Geologiako jardueretan aritzea eta Lur Zientzietako hedapena egitea helburuak ditu, guzti hau Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak eta Unibertsitateko harremanak gehiago sendotzeko. Ekintzen artean hurrengoak proposatzen dituzte: hitzaldiak, irteera geologikoak eta laborategiko praktikak. Bere txokoan orain arte egindako informazioa duzue. Adibidea gisa, eskuratu bi dokumentu hauek:

GeoBizirik

Informazio iturria: redox 

Geobizirik es un grupo de geólogos de la UPV que realizan actividades de acercamiento a los centros de Secundaria

Lur planetaren kazetariak

pilare 12/04/2008 @ 12:39

IGME-k ( Instituto Geológico y Minero de España ), Lur Planetaren nazioarteko urtea dela eta, eskola-lehiaketa luzaten digu. Lehiaketan, DBH edo Batxilergoko ikasleek, bere inguruneko toki bata aukeratuz eta  honi buruzko argazkiak edo bideoa hartuz, kazetaria erreportaia burutu behar dute.  Erreportaiko gaia izan daiteke  ikuspegi geologiko berezia, impaktoa bat...edo geologia zientzia bera ardatza harturik,gure eguneroko bizitzarako garrantziaren hausnasketa.  Lanak irakasle baten koordinazioa eskatzen du eta epea maiatzaren 15ean bukatzen da.

Lehiaketaren weba: reporteros del planeta tierra 

Un concurso del IGME dirigido a ESO y bachillerato, donde el alumnado tienen que hacer un reportaje geológico de su entorno

Ikas unitate digitalak

pilare 01/03/2008 @ 16:29

Montehermosoko IES Gabriel y Galáneko  irakasle talde batek 2004-05tik ikas unitate elektronikoak garatzeko proiektuan lan egin du . LMS aplikazioa erabiliz, hainbat ekoizpena egin dituzte berrikuntza proiektuan eta emaitzak Sarean argitaratu dituzte. Formato tradizionala da, baina , tira, arbela digitalean lantzeko lehenengo pausoa izan daiteke.

  • Biología y geología: célula, universo y minerales
  • Matemáticas: trigonometría, funciones, números y sistema métrico decimal
  • Tecnología: plásticos, invernadero, resistencias, aleaciones binarias, solidificación de metales y aleaciones.


Lurrikadak on line

pilare 01/03/2008 @ 16:26

Badakizu orain dela 5 egun  7 magnitudeko lurrikara Javan gertatu dela? Eta aurreko egunean 6,7ko beste bat Sandwich irletan? Lurra ez da gelditzen eta munduko mugimendu sismikoak etengabe aztertzen dira.  CBSek monitorizatzen du prozesua eta orain emaitzak ikus ditzakegu Google Earth aplikazioaren bidez. Harrigarria benetan nola aurreratzen dira teknologia berriak. Eta irakaskuntzan ere oso baliogarria, plaka tektonikoen informazioa ere ematen digulako.  

Abrir el monitor sísmico de la CBS

Terremotos en Google Earth 

tectonica.JPG

Ebaluazio diagnostikoaren erreferentziak

pilare 29/02/2008 @ 20:58

Gaur aholkularien prestakuntza batean egon naiz eta, beste gai batzuen artean, ebaluazio diagnostikoarena atera da palestrara. Laster egingo da lehenengo balorazio pilotoa Euskadin, proga modukoa, eta interesgarria da ditugun adibideei birpasoa ematea. Nire kide baten eskutik Andaluzian jadanik eginda dutela enteratu dut eta matematika froga bera Sarean dagoela. Segituan estekak dituzue gehi informazioaren beste iturri batzuk burua prestatzen joateko:

Educastur orrian konpetentziak lantzeko adibideak daude:

ISEI-IVEIan ere 2003ko PISA ren dokumentazioaren artean, itemen adibideak ditugu :

Eta 2005ean, materialak egiteko liberazioa batean egindako adibideak oso baliagarriak dira:

Ejemplos de items para ir preparando la evaluación diagnóstica

Madrid por la ciencia

pilare 22/02/2008 @ 18:40
Madrilgo komunitateak bere XI. Zientzia Azoka ospatzen du datorren apirilaren 24tik 27ra. Tradizio handiko gertarea honek ikastetxeen partaidetza bultzatzen du zientzia eta teknologi arloetan. Azokan, urtero, ikastetxeetako ikasle eta irakasleek bere zientzia esperientziak publikoan jartzeko aukera dute erakustokien bidez eta, aurreko edizioetakoak sailkatuta eta argitaratuta daude bere aktibitateen weborrian gu gozatzeko. Bi modu eskura ditzakegu. azokaren liburuzkak jaisten edo tailerraren txokora zuzenean jotzen. Azken honetan bilatzailea dugu, beraz erasoena da arloz arlo esperimentuak aurkitzeko.

Madrid por la Ciencia Webean guzti hau eta gehiago (estekak, bideoak, informazioak...) ditugu. Aipagarria ere bere bloga, compromiso social por la ciencia.

En la página del evento Madrid por la Ciencia tenemos a nuestra disposición las experiencias monstradas por los centros participantes en su sección taller.


Agregar esta página a Mister Wong ikasbloggers ikasbloggers
  • BIDEOTEKA:"Birikien simulazioa"

  • NIRE ELKARTRUKEAK
  • NIRE KOLOREAK
  • getxokokoloreak