
Noizean behin Alambique aldizkariaren ale bat komentatzea guztatzen zait, batez ere gai interesgarriak dituenean, hila honetakoa, adibidez.
56.aleak batxilergoko curriculum berriez hitz egiten digu, baina ez bakarrik deskripzio hutsa emateko, baizik eta, lege desberdinetan zehar ibilbide historikoa eginez, hobetzeko proposamenekin lagunduta. Curriculumen garrantziak ikasketako gaiak ordeinatzean datza, baina gero ikasgelako aplikazioan erabiltzen dugun metodologiak hartzen du benetako protagonismoa. Jarrai dezakegu gauza bera ematen, hezkuntza legeak pasatzen ez direnean, edo lege berriak praktika berriak sartzeko aprobetxatu ahal dugu. Aldizkarian eztabaidatzen direnak Estatuko curriculumak dira, noski, gurea ateratzear dago eta hemen, Euskadin, gaitasunak batxilergoan ere kontutan hartuko dira, beraz, bereizitasunak izango dituzte.
Aparteko gaia "gaur egungo mundurako zientziak" ikasgai berria da. Aldizkarian ere bi pare artikulu daude, baina, gehiago nahi baduzue, lan proposamen didaktikoekin eta guztiz, jo
49.zenbakira, honi buruzko monografikoa duelako.
Dos números de la revista Alambique sobre el nuevo bachillerato