Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

Kategoria: EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA

04/01/2009 GMT 2

Ebaluazio diagnostikoa: item askeak

pilare @ 17:00

 

ISEI-IVEI-ek Euskadiko ebaluazio diagnostikoa prestatzeko item liberatuak eskura jarri ditu bere webgunean. Itemak iaz 40 ikastetxetan egindako aurrebaluazioaren progen emaitzak dira, behin kalibraturik. Era berean,laster izango dugun ebaluazioaren ezaugarriak ere azaltzen dira.

El ISEI-IVEI ha puesto a nuestra disposición los items liberados para la prueba de evaluación diagnóstica en Euskadi

15/12/2008 GMT 2

Kantabriako argitalpenak

pilare @ 11:01

Kantabriako Gobernuko Hezkuntza sailaren webgunean - Educacantabria - gaitasunei buruz gehiago ikasteko argitalpen batzuk eskura ditugu, "Cuadernos de Educación" bildumaren barruan. Guri dagozkigunak:

5.kapituloetan, curriculumaren adibideak eta orientazioak ditugu, bai LHan, bai BHan. Atazen motaren arabera sailkatuta daudenez, ebaluazioa diagnostikoan lantzeko adibideak izan daitezke

01/12/2008 GMT 2

Ebaluazio diagnostikoa

pilare @ 21:47

Ebaluazio diagnostikoari irteera eman diote ikuskariek hila honetan. Azaroan zehar ikastetxez ikastetxe pasatuko dira informazioa emateko prest. Beraz, nahiz eta Gabonak hurbil egon, gaitasunak ebaluatuko dituen ebaluazio honetaz pentsatzen hasi behar dugu. Pasa den maiatzan blog ean lehenengo aipamen bat egin nuen Saren dauden hainbat progak jakinarazten. Oraingo honetan informazioa osatu nahi dut helbide batzuk gehiagorekin:

  • ISEI-IVEI-ek horretarako txoko zehatza sortu du. Item liberatuen zain gauden bitartean, momentuz normatibaren zirriborroa, "25 oinarrizko galderak" dokumentua eta e-dossierra ditugu. Ikastetxeek beren datuak sortzeko sarrera ere eskuragarria dago.
  • 1995ean egindako Zientzietako TIMMS ebaluazioren emaitzetan, bere 3.kapituloan, itemen adibideak gaika sailkatuta daude
  • Gauza bera, TIMMS ebaluazioa baina matematikan
  • Eta lotura hau jarrairuz, Andaluzaian egin duten azken matematika-proga dugu.

 Algunas direcciones mas con información y pruebas de evaluación diagnóstica

02/11/2008 GMT 2

Zientzien kurrikuluma eta ebaluazioa

pilare @ 17:58

Eta honekin bukatzen da urrian zehar izan dugun prestakuntza Bizkaiko Berritzeguneen partetik.  Pasaden ostiralean , 23an, Bilboko Unamuno BHIan, goiz osoa eman genuen zientzia-arloetako curriculum berrian aritzen jo ta ke. Antolamendua, metodologia eta estrategia aproposak adibideekin eta ebaluazio diagnostikoa izan ziren gaiak.  Materialak ondorengo helbidean:

“La competencia en cultura científica, tecnológica y de la salud: metodología y evaluación”

El día 23 de octubre , con el currículo de ciencias, se acabaron las Jornadas organizadas por los Bgunes de Bizkaia

19/10/2008 GMT 2

Matematikako Jardunaldiak

pilare @ 20:25

Pasa den ostegunean matematikako curriculumaren garapena eta bere ebaluazioa izan da Bizkaiko Berritzeguneen artean ospatutako Jardunaldien gaia. 300 irakasle baino gehiagok, gure Santi eta Txerraren eskutik,  matematikako kurrikuluma garatzeko gakoak eta ebaluazioaren zehaztapenak - diagnostikoarenak barne -entzun dituzte. Tratatu diren gaiak ondorengoak dira:
1.-Gaitasun matematikakoak: edukinen  garrantzia gizartean (iturri epistemologikoa eta soziala). XXI.menderako arronkak. Matematikaren presentzia  eguneroko bizitzan. Eskolako edukien berantolatzeko beharra.Gaitasunak curriculumeko ardatza.
2.- Ebaluazioa: ebaluazioen osagai sozialak eta pedagogikoak. Ebaluazioa irakas-ikaste prozesuaren baldintza. Ebaluazio-teknikak eta ikuspegi nagusiak.
3.- Hausnarketa nagusi batzuk. Kurrikulumaren berdimentsioak. Matematikako 4 dimentsioak.
Hitzaldian gomendatutako materialak (hitzaldiaren diapositibak laster eskuragarriak izango dituzue):

El pasado jueves se celebró una Jornada sobre desarrollo de competencias y evaluación de matemáticas.  Se reseñan los materiales recomendados.

09/10/2008 GMT 2

Alambique 57: PISA ebaluazioa zientzietan

pilare @ 12:30
Ale interesgarria azken 57. alambique aldizkariena, PISA ebaluazio gaia jotzen duelako. Gure heziketa sistemaren emaitza txarrak justifikatzeko gora beherei buruz hainbeste literatura idatzi denez, zientziaren didaktiken adituen iritziak irakurtzeko eskergarria da .
Bereziki gomendatzen dizuet gure IVEIko Raimundo Rubioren artikuloa: "propuestas para mejorar la evaluación de las competencias científicas al finalizar la ESO a partir de la evaluación PISA 2006". Zer egin dezakegu irakasleek gure ikasleen gaitasun zientifikoak hobetzeko?. Besteak beste, hurrengoetan gakoak ditugu:
  • Ebaluazioa berikustea, ebaluazio progak orekatuagoen bila
  • Textu zientifikoak lantzea, argudiozkoetan sakontzen
  • Zientzia bera zer den eta zientziaren metodoetan gehiago sakontzea
  • Zientzia kualitatiboaren pisua igotzea
  • Zientzia giza-testuinguruan kokatzea: osasuna, ingurugiroa, energia...
Zentzu honetan, azken Bilboko prestakuntzan, Neus Sanmartík ere ebaluazioa eta irakaskuntzaren inguruko gaiei ekin zion aholku onak ondo gogoratu. Bere materiala hurrengo helbideetan dago:

El último número de la revista Alambique esta dedicado a la evalaución PISA y su influencia de cara a la evaluación diagnóstica. También se remite la dirección para bajarse el material de la charla de Neus Sanmarti.

Gaitasunak eta ebaluazio diagnostikoa

pilare @ 11:25

Gaitasunak eta ebaluazio diagnostikoa harremanatu nahi dugu?, aurkezten dizuedan blog honek lana aurreratu gaitu. Jacinto Quevedoren eskutik, nazioarteko ebaluazio proga guztien estekak eta komentarioak ditugu, konpetentziekin lotuta:

  • Oinarrizko gaitasunak eta curriculuma
  • PISA
  • TIMSS
  • PIRLS
  • Komunitate autonomek egindago progak
  • Berak proposatutako ariketak proga-itemak egiteko . Ezinbestekoa!
  • Progen proposamenak bideoen bidez
  • Finlandiako hezkuntza, bideoekin eta guzti
  • Dokumento interesgarrien loturak
  • ...

Lan bikaina, jarri berehala zuen "faboritoseetan". Egileak luzatzen digun hausnarketak bere helburua oso ondo isladatzen du:

"La mejor manera para comprender cómo son las pruebas tipo PISA y cómo se relacionan con la evaluación por COMPETENCIAS, incluso para identificar qué grado de consecución de las competencias básicas se tratan de evaluar a través de una prueba concreta, ES INTENTAR EXAMINARTE con dichas pruebas PISA, y luego debatir en tu Departamento, en la CCP, e intentar construir pruebas y/o actividades de aula adaptadas a un nivel determinado"

La ruta natural

Un blog fabuloso dedicado a las competencias y evaluaciones

21/05/2008 GMT 2

Ebaluazio diagnostikoa: Jardunaldiak

pilare @ 18:56

Behin froga pilotoak eginda, badirudi ebaluazio diagnostikoa lehentasunezko gaia izango dela datorren ikasturteari begira. Horregatik atal berri bat sortu dut "kategoriak" hegalean, informazioa eskura izateko. Eta benetan informazio pil pilean duena ISEIa da. Noizean behin bere blogari eta weborriari begirada bat botatzea gomendatzen dizuet honi buruzko atal berri ere sortu dutelako. Pasa den apirilean, adibidez, ISEI, Berritzeguneak eta Ikuskaritza bildu ginen Txileko SIMCEk duen ebaluazio-eredua ezagutzeko eta beren materiala jada eskura duzue .

SIMCEko aurkezpena

Apartado nuevo creado para  las entradas de evaluación diagnóstica

29/02/2008 GMT 2

Ebaluazio diagnostikoaren erreferentziak

pilare @ 20:58

Gaur aholkularien prestakuntza batean egon naiz eta, beste gai batzuen artean, ebaluazio diagnostikoarena atera da palestrara. Laster egingo da lehenengo balorazio pilotoa Euskadin, proga modukoa, eta interesgarria da ditugun adibideei birpasoa ematea. Nire kide baten eskutik Andaluzian jadanik eginda dutela enteratu dut eta matematika froga bera Sarean dagoela. Segituan estekak dituzue gehi informazioaren beste iturri batzuk burua prestatzen joateko:

Educastur orrian konpetentziak lantzeko adibideak daude:

ISEI-IVEIan ere 2003ko PISA ren dokumentazioaren artean, itemen adibideak ditugu :

Eta 2005ean, materialak egiteko liberazioa batean egindako adibideak oso baliagarriak dira:

Ejemplos de items para ir preparando la evaluación diagnóstica

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!