Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

Kategoria: DC / PIE

28/01/2009 GMT 2

WebQuestak egiteko makina

pilare @ 21:38
Ikusi bezain laster harrituta geratu nintzen . Nola da posiblea irakasle bakar batek hainbeste "altzorraren bila" eta "WebQuestak" egitea? Beno, banan banan aztertzen hasten bazara,   sekretoa kanporatzen da berehala. Guztietan formato bera erabiltzen du, esteka gehienak Wikipediara doaz eta sormenaren aldetik...mmmm errepikatzen da behin eta berriro, ataza guztietan den dena testu idaztea eta hormairudiak egitea delako.  Neure  buruari galdetzen diot ea beren ikasleak ez ote diren  aspertuko ikasturtean zehar  gauza bera eginez.  Informatika ere aspergarria izan daiteke formula bera erabiltzen badugu, klasearen dinamika eta motibazioa metodologiaren menpe daudelako.  Hala eta guztiz  bere lan-kopurua DBHko 1mailatik 4.mailara, Dibersifikazioa ere barne harrigarria denez (200 kontatu eta gero, nekatu naiz) , hemen duzue WQak egiteko makina den pertsona honen Webhelbidea: José Mª Gómez de Lara Trigo, Sevillako instituto baten irakasle.
Carisgamba (izen berezia du ere bai, baina beren avatarra ikusirik...)
Un profesor de Sevilla con una pagina con gran cantidad de WQ y cazas del tesoro desde 1º de ESO hasta 4º, DC incluida.

13/12/2008 GMT 2

PIE: nire ikas sekuentziak

pilare @ 18:24

Azken urte hauetan PIE programa duen nire eskualdeko ikastxeengandik hurbil egon naiz eta , honen ondorioz, hiru ikas sekuentziak garatu ditut (batean nire kidea Ana Basterra ere koegilea da). Aspalditik Wikian jartzeko asmoa nuen, baina, denbora pastazen da konturatu gabe eta gaur, urte oso bat pasa eta gero, azkenean egitea lortu dut. Ondorengoak dira eta DBHrako ere baliogarriak dira:

Tres UUDD para PIE que realizé el curso pasado están a vuestra disposición para descargar

28/11/2008 GMT 2

Wiki: Klima aldaketa

pilare @ 21:20

Hurrengo wikia  Esteponan dagoen IES Monterrosoko ikasleek egin dute. Bere irakaslearen zuzenketarekin, Dibersifikazioan dauden 4 ikasle hauek oso wiki bikaina, denontzako baliogarria, garatu dute "Encuentro Experiencias de Inestigación en el Aula"proiektuaren barruan. Proiektu honetan IKT baliabideak erabiltzen dira informazio ateratzeko eta tratatzeko, kritikoa izanez Ikasleak bi taldetan banatu dira, bata lkima aldaketaren aldekoa eta bestea kontrakoa. Era honetan wikian aurkitzen dugu oinarrizko informazioaren gain,iritzi desberdinak eta ikasleek aterako ondorioak , bai idatzita, bai "podcast" erabiliz, ahozkoa. IKTren aplikazio eredua polita.

InvesCambioClimatico

Un wiki realizado por 4 alumnos y alumnas de DC

dc.JPG

01/10/2008 GMT 2

PROA: baliabideak

pilare @ 17:19

PROA programaren barruan dauden ikastetxeek beharbada ezagutzen dute, pasa den ikasturtean, honen erreferentzai eman nielako. Blogean aipatzea falta zait, ez bakarrik programa honetarako balibideak direlako, baizik eta PIE kurtsoetarako ere baliogarriak direla pentsatzen dudalako. Castilla-La Mancha-ko Hezkuntz atarian daude eta irakasleek egindakoak dira:

Unidades didácticas para Primaria y ESO

msword  Armstrong (5,1 MB)

Unidades didácticas realizadas por profesorado para el programa PROA 

13/09/2008 GMT 2

Astronomia Dibertsifikazioan

pilare @ 15:57

Astronomia gustatzen bazaizu eta Dibertsifikazioan klaseak ematen badituzu, beharbada hurrengo proposamenak zure interesa piztuko du. Luis Rosado (UNED) eta Francisco José Ruiz ( I.E.S. Monterroso- Estepona ) dira bere egileak eta 44 orritan zehar, DCurricularrarako astronomiako praktiken bitartez,  zientzia eta matematikako kontzeptuak lotzen dituzte hurrengo gaiak landuz:

  • Distancias en el Sistema Solar
  • El Sol
  • ¿Cuántas partículas hay en el Universo?
  • Vida en el Universo. Fórmula de Drake
  • Agujeros negros
  • Colisiones cósmicas
  • Actividades complementarias, materiales  y direcciones de Internet de interés

Proposamena: Astronomía, matemáticas y otras ciencias en DC

Proposamenarekin lotutako betes webgunea: Astrobiología y marte

IES Esteponaren baliabideak

Beste helbide bat gure DC-atalea osotzeko.

Una propuesta de integración ciencias-matemáticas mediante prácticas de Astronomía para DC

10/09/2008 GMT 2

Egunero bost

pilare @ 20:07

"Egunero bost" programa Grao argitaletxeko pedagogoen taldea eta nutrizioko adituen arteko lana da, bere helburua fruitua eta barazkien kontsumoan ohitura-aldaketak lortzeko asmoz. Programa Haur eta Lehen Hezkuntzari zuzenduta egon arren, DBHko hasierako zikloetan ere baliogarria ikusten dut, batez ere PIE proiektuetan. Lanaren atzean nazioarteko mugimendua dago eta 40 herritan garatzen dabil. Hurrengo materialak ditu:

  • Gida pedagogikoak (irakaslearena, gaia bera eta material osagarria)
  • 72 fitxa (adibide bat)
  • Aldizkaria ikasjarduera desberdinekin (jokuak, elkarrizketak, sukaldaritza...)
  • Webgunea-5aldía (Fruitu eta barazkien informazioa, Argiñanoren errezetak, familientzako aholkuak, jolasak, berri zientifikoak..

Programan sartuz gero, euskerako materiala ere badago.

5 al día es un programa alimentario desarrollado para cambiar los hábitos de consumo de frutas y verduras. Consta de materiales impresos y una web informativa. Disponible en euskera  

30/05/2008 GMT 2

Hezkuntz edukin digitalak

pilare @ 13:39

Extremadurako Juntako azken sorpresaz Elkarrekin atarien bidez enteratu naiz: "Hezkuntz edukin digitalak" tokia. Izugarrizko ikas unitate eltronikoen bilduma etapaka sailkatuta, on line ikusteko eta HTML kodea deskargatzeko moduan ere bai. Noizerako bezalako biltoki bat Euskadin? Ah ze enbidia ematen didaten!

Matematika: 108 ikas unitatea

Fisika Kimika. 9 sekuentzia

Bio geo: 11 unitate

Contenidos educativos digitales

Un reservorio de unidades didácticas interactivas clasificadas por etapas desde la junta de Extremadura. Para ver on line o descargarlas.

23/05/2008 GMT 2

Bizkaiko DC Jardunaldiak

pilare @ 16:57

Beste sarrera batean komentatu dudanez, pasa den asteartean, maiatzaren 20an, Dibersifikazio Curricularrari zuzendutako Jardunaldiak ospatu ziren Bilbon. Honen materiala- gaiatasunak, metodologia, ebaluazioa, tutoretza,  zientzia - matematika arloko baliabide didaktikoak eta ikastetxeetako esperientziak eskura dituzue Elkarrekin atarian:

DC Jardunaldien aurkezpenak 

Presentaciones Jornadas DC 

Material  de las presentaciones realizadas en la Jornada de DC

01/05/2008 GMT 2

DC: Jardunaldia

pilare @ 16:11

Gizarte eta Kultura aniztasunaren programakideek Desberdinak Eratzerako Jardunaldiaren berri bat bidali digute. DC ere LOE-n kontutan hartzen da eta gaitasunei begira moldatu behar da. Helburu honekin eta esperientziak ezagutu eta elkartrukatzeko asmoz, Topaketa maiatzaren 20, 9:30 etan izango da.

Tokia: Boluntan (areto nagusia) / Zabalbide, 1. Bilbon (S.Antón eliza ondoan)

Informazio gehiago ikastetxe guztiei bidalitako eskutitzarekin.

Jornada de DC para compartir experiencias .

25/04/2008 GMT 2

Matgram

pilare @ 21:12

Matgram hitz jokoa matematikaren kontzeptuak tangram-en bitartez lantzeko adiera da. Hurrengo Weborri hauetan tangram eraiki eta jolas dezakegu aldi berean. Tire, noizean behin, jolastu ere behar da.

ez dut jarraitzen...tekleatu hitza bilatzaile batean

Targramarekin egin ditzakegun operazio mota batzuk maila desberdinetan:

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!