Hileko bideoak: astiro astiro
Pasa den hilabetean "arin arin" irudiak joaten ziren bideoen bilduma txikia egin nuen, hila honetan azkar joatea tokatzen da. Teknika, kasu honetan, "high speed" deitzen da.
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan
Pasa den hilabetean "arin arin" irudiak joaten ziren bideoen bilduma txikia egin nuen, hila honetan azkar joatea tokatzen da. Teknika, kasu honetan, "high speed" deitzen da.
BioGeo blogaren bitartez (José L. Sánchezenena) hurrengo bideobilduma bitxiaz enteratzen naiz. Izenburuak despistatu ahal gaitu "Alonso fórmula" delako, are gehiago, zientziari buruzko bideobilduma itzelaren artean formula batako kirolari famatu honen filmazioak ere badaudelako. Ez dira, gainera, normalean Sarean ikusteko ohituratuta gaudenak, baizik eta telebistako dokumental luzeak. Carl Saganeko "Cosmos" telesaioa, "Universo mecánico" dokumentalak, Eduard Punseten "Redes" programa batzuk, Discovery Channelekoak, "Documentos TV"...baita "super size me" pelikula osoa ere ikus dezakegu!. Toki honekin ez dugu telebista jotzeko beharra. Ikusi behar da sinesteko.
Una página con muchos documentales y teleseries de ciencias
Web 1.0 eta 2.0ari dagozkion bi pauso desberdinak dira, lehendabiziz prozesu zientifikoak ondo adierazteko animazioen bidez egiten zen azalpena, baina, Sarearen eboluzioa dela eta, bai baliabide teknikoetan oinarrita, bai giza-elkarlanean, orain bideoak marrazkien tokia hartu du. Bi web helbide "best"-bildumekin aukeratzeko:
Los 10 experimentos de ciencia mas bonitos. animazioak
10 reacciones químicas sorprendentes: bideoak
Sarean gure klasean erabili daitezkeen bideo pilo bat ditugu. Sarrera honetan aurkeztu nahi ditudanak batzuetan txantxa edo truko bezala aurkezten dira, baina, azken finean, erreakzio kimikoa lantzeko baliogarriak, oso motibatzaileak direlako. Batzuetan hau da arrazoi bakarra, motibazioa lortzea, beste batzuetan, ordea, erreakzio mota desberdinak adierazteko onak: azido-basea, exotermikoak-endotermikoak... Hona hemen 6 bideoak:
6 vídeos con reacciones químicas
Ez egin inoiz hurrengo helbidean agertzen diren esperientziak!. Ezta bururatu ere!. Denetariko dago Sarean, baita Flypi (Vicente Haro) bezalako tipoak ere. Hona hemen hauetariko bat, bere orrian esperimentua arriskuak biltzeari denbora ematen dio. Guztiak azalduta daude eta batzuek argazkiak eta bideoekin lagunduta. Barre egiteko bakarrik.
Un Sitio con experimentos peligrosillos
Azken hilabetean blogaren eskumako zutabean oso ezagunak diren arrautzari buruzko bideoak kokatzen joan naiz eta orain - Sarean gehiago egongo direla suposatzen dut- heldu da bilduma bukatzeko momentua. Denon artean arrautza ardatza harturik, fenomeno fisiko kimiko batzuk lan daitezke modu motibatzaile batean: airearen presioa, proteinen desnaturalizazioa, erreakzio kimikak, azido-base-adierazleak, kontserbatzaileak, kontzentrazioak, disoluzioak, grabitate-zentroa, mugimendua, baita teknologia ere (ikusi "ibiltzen den arrautza"). Aldi berean FK errealitatera hurbiltzen dugu edo alderantziz, hobeto esanda, sukaldean ere FK lantzen da . Ikasgelan lehendabizi bideoak jar ditzakegu, eta gero ikerketa bat planteatzen zaie ikasleei. Beste aukera bat WebQuest batean kokatzea da, lan proiektu moduan. Seguru nago zuek beste erabilerak aurkituko dituzue. Arrautza sinple batekin hainbat esperimentu egin daitezke! Hona hemen bideoen estekak:
Eta hemen arrautzaren geometria ere lantzen da
10 vídeos para trabajar la físico química del huevo: presión del aire, desnaturalización de proteínas, reacción química, indicadores, conservantes, concentración, disoluciones, centro de gravedad e incluso tecnología y movimiento.
Eta gaur, Gabon eguna denez, nik ere Olentzeroaren oparia utzi nahi dizuet: onena, irribarrea
ZORIONAK!
Denborak aldatzen dira eta atal berri bat sortzeko momentua dago: bideoarena. Eskumeko zutabean, ez dut prometitzen, baina saiatuko naiz, astero bideo zientifiko bat jartzen. Bideo honen estekak, hilean behin sarrera moduan joango da...behintzat bideobloga sortu arte... Aste honetan ikusten da nola arraultz egosi bat zuritu ahal den putz egiten. Ez duzu sinestuko? ba ikusi bideoa.

Badaude batzuk oso oso ezagunak, nork ez du youtube famatu horretaz entzun?. Baina Internetean gehiago daude, eta orain hezkuntz bideoak biltzen den atari baten aurkezpena doa: Videos educativos , gaztelaniaz Sarean dauden bideoak biltzen ditu eta, adi egon ! beste tokietatik deskargatzeko eta maneiatzeko tresna-zerrenda ere bai. Erregistratzen bazara, berriak jasoko dituzu eta bideoak deskarga ditzakezu zuzenean. Nik ezagutzen ditudan beste agregatzaile, Webtoki eta bideoblog ezagunak (edo ez hain ezagunak beharbada):

Alacanteko Unibertsitatean bi urtez garatu den berriztapen proiektu baten emaitza da. Fisikako 18 laborategiko praktika magistrala bideoz grabatu eta Sarean jarri zituzten. Unibertsitateko 1. mailari zuzenduta egon arren, Bigarren Hezkuntzan ere baliogarriak dira.
