Zientzia astea: Bilboko argazkilaritza geologikoa
Zientzia astea animatzen doa. Orain, "Zientziazaleak" lehiaketaz gain, EHUko Geologia Sailak beste lehiaketa bikaina antolatu du: I.Bilboko argazkilaritza geologikoari buruzko bat. EAEko DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta, partehartzaile bakoitzak 3 argazki aurkeztu ahal ditu Bilboko aspektu geologikoaz eta komentario batekin. Sari potoloak daude, mendiko arropa erosteko.
Epea hasten da urriaren 12an eta azaroaren 6an bukatzen da
Sariak e-mailez bidalitzen dira: xabier.murelaga@ehu.es
Informazioa eta kontaktua: Xabier Murelaga, EHUko Estrategrafia eta Paleontologiako Saila.Geobirizik
I. Concurso de fotografía geológica de Bilbao

Zabaldu
del.icio.us

Urtero bezala, Zernola atariak bere olinpiada antolatu egin du. Olinpiadaren historia 2002an hasten da eta handik aurrera hainbat eskolak parte hartu eta sariak irabasi dituzte. Orain garaiz gaude gure ikasleekin ere parte hartzeko, urrian zehar izena eman ahal dugulako. Kontuz, arin egon, urriaren 26an progak hasiko dira eta!
Darwinen urtea bukatzear dagoenenean, Kutxaespaziok antolatutako lehiaketa berria dugu.LHko 3. ziklokoikasleek eta DBHkoek parte hartu ahal dute. Gehienez 6 laguneko taldetan elkartuta, beren irakaslearekin koordinatuta, Darwini buruzko lan bat egin behar da lehiaketan parte hartzeko. Darwinen bizitzako edozein alderdi har daiteke gaitzat, adibidez: Beagleren bidaia / Espezieen jatorria / Darwinek eta haren teoriek zientziaren eta kulturaren zenbait alorretan utzitako ondare intelektuala / Gizakien eboluzioaren azterketa...hau bai, lanak formato digitalean egin behar dira. 
Gaur nire posta elektronikoan Carlos Garcíak, aurten zientziateako programaren arduraduna, mezu interesgarria bidali dit. 


