Zientziaberriren ebaluazioa
Hurrengoak izan dira. Mila esker guztioi
Aplikagarritasuna /Aplicabilidad. 100%
NOTA ERABILERA / USO
INTERESAK /INTERESES
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan
Hurrengoak izan dira. Mila esker guztioi
Aplikagarritasuna /Aplicabilidad. 100%
NOTA ERABILERA / USO
INTERESAK /INTERESES
Datorren ekainaren 30an egun osoan zehar ikas blogerook topagune izango dugu Galdakaon, han, Elexalde BHIan bigarren IKASBLOGAK Jardunaldia ospatuko da eta. Zaratamoko Berritzeguneak antolatuta, hitzaldiak eta esperientziak ikusi eta entzungo ditugu.
Segunda edición de las Jornadas Ikasblogak
DBHko 2.mailari zuzenduta dagoen Euskadiko 6.olinpiada matematikoan irabazleak ditugu. Maiatzaren 10ean ospatuko frogetan nire eskualdeko ikastetxeen 4 ikasle saridunak izan dira. Haiei eta besteei, noski, nire zorionak eta animoak eman nahi dizkiet.
Eta, batxilergoan ospatutako beste olinpiadetan irabazleak geratu direnei ere bai, noski.
Informazio gehiago Leioako Berritzeguneko blogean
Mi enhorabuena a los alumnos y alumnas ganadores de las olimpiadas científico-matemáticas celebradas en Euskadi este curso.
Internet en el aula kongresuarekin batera ning komunitatea sortu da. Komunitatean lan talde ugari dauden arren , haien artean aktibitate gehien duena -pertsonak elkartzen direnean beti errebindikazioak agertzen dira - "reconocimiento oficial del trabajo con las TIC "izan da. Egia esan, nik betidanik pentsatu dut iraultzak behetik gora sortzen direla eta ez alderantziz , hau da, hezkuntz praktika onak ikasgelan bertan sortzen direla eta ez Administrazioak arautzen duelako. Baina, egia esan, noizean behin Administrazioaren bultzakada beharrezko da. Gaur egun, gaitasun digitalen diskurtsoa entzuten da eta aspalditik Sarean mugitzen garenok ez dugu ikusten gure lana baloratuta, ez da oraindik lanaren barruko eremutzat hartzen , zaletasun moduan interpretatzen da. Liburuak eta paperez egindako argitalpenak ikas unitate elektronikoak baino askoz gehiago baloratzen dira eta irakasle askoren lan elektroniko bikainak ez du punturen bat lortzeko aukera kontutan hartzen. Egoera triste benetan . Horregatik manifiestoari atxikitzen diot. Zuk ere honen alde bazara, hurrengo esteketara jo:
Recogida de firmas para adherirse al manifiesto de reconocimiento oficial del trabajo digital del profesorado
Gaur bertan argitaratu dira Espiralen Sariak. Bitakora onak aurkeztu dira- 349 hain zuzen ere- nahikoak blogak tresna pedagogiko bezala baliogarriak direla eta irakasleen artean gero eta zabalduagoak daudela konfirmatzeko. Zorionak benetan irabazle guztie, baina bereziki , "tres tizas" idazten duten kideei eta "karrajua" euskaltegien mundua zabaltzen duen blogari. Zibak merezi dituzue eta!.
Publicados los blogs ganadores del II premio Espiral. Enhorabuena a todos.


Lehendabiziko aldiz gure esparruan deialdia zehatza dugu. Aurten Pedagogi Berrikuntzak bere ildo nagusi barruan dagoen heziketa zientifikoarekin lotutako proiektuak atera ditu eta, nahiz eta deialdia nahiko murriztuta egon (15BHko ikastetxe publikori besterik ez diotela emango), nire partetik parte hartzera animatu nahi zaituztet. Epea maiatzaren 30an bukatzen da. Proiektuetan parte hartzeko baldintzak eta informazioa osoa hurrengo weborrian dituzue:
P12 proiektua da
Convocatoria de proyectos de educación científica
Beno, antza atzo burutu dugun III. topaketa azkena izango da aurtengo ikasturtean, baina, ez kezkatu, blogerook ez dugu ekintza barik geratuko, laster Zaratamoko Berritzegunearen eskutik, bigarren ikasblogak-Jardunaldiak izango ditugu eta. Momentuz atzoko laburpenarekin uzten dizuet:
Isidro: del.icio.us eta Mr. Wong giza markatzaileen funtzionamendua azaldu zigun, nahiz eta ordenagailuan faborito guztiak gordetzea aholkatzen zuen, badaezpada.
Josu: Telebista zuzenean izateko aplikazioen aditua. Bere gomendioak, zailtasunaren arabera sailkatuta, streaming TV eta Mogulus izan dira. Gure wikian oso tutorial onak utzi ditu eta bileraren grabaketa emaitzak ikusteko.
Gure "karetoak" hobeto ezagutu nahi baduzue, Mikeli esker bideoa , gehi argazkiak, gehi panoramika bat eta guztiz dituzue.
Miguel Luis: feedraider-en bitartez ikasbloggersen planeta egin du. oso aplikagarria zuen ikasleek beren blogetan zer idazten duten begirada batean ikusteko.
Irene: Ikasblogak Jardunaldien berri eman zuen. Data ekainaren 30ean, bestea martxan dago.
Beti bezala, informazio gehiago gure wikian duzue: IKASBLOGGERS
Resumen de lo acontecido en el tercer encuentro de ikasbloggers

Bukatu dira baina materiala geratzen zaigu. Berri batzuk aurkeztu dira jardunaldietan eta guri dagokigun zientzia arloan oso interesgarriak diren ugari:
Zelako lana egin duten irakasle hauek!. Problemen ebazpena atalean - konpetentzia gehienak lantzeko aproposa - DBH eta Batxilergorako problemen bilduma eratu dute, hiru urtean zehar berritzegunean bildu den 9 irakasle mintegi honek.

Eta hemen ere lan bikaina dugu egindako WebQuestetan. Batzuk jada
zientziaberrin komentaturik - "bidai lilugarria "eta "nekatzen gaituzten birusak" -, bi gaineratzeko falta dira:
Gizarte eta Kultura aniztasunaren programakideek Desberdinak Eratzerako Jardunaldiaren berri bat bidali digute. DC ere LOE-n kontutan hartzen da eta gaitasunei begira moldatu behar da. Helburu honekin eta esperientziak ezagutu eta elkartrukatzeko asmoz, Topaketa maiatzaren 20, 9:30 etan izango da.
Tokia: Boluntan (areto nagusia) / Zabalbide, 1. Bilbon (S.Antón eliza ondoan)
Informazio gehiago ikastetxe guztiei bidalitako eskutitzarekin.
![]()
Jornada de DC para compartir experiencias .
Badirudi taldeak forma hartzen duela, datorren maiatzaren 7an, arratsaldez, bere II. Topaketa ospatzen garelako. Ekitaldia Bilboko Miguel de Unamuno BHInstitutoan izango da. Gero eta irakasle gehiago parte hartzera animatzen dira. Gonbidatuta zaudete.
Programa eta informazioa gure wikian: ikasbloggers
Tercer encuentro de Ikasbloggers el próximo jueves, 7 de mayo en el IES Muguel de Unamuno