Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

Artxiboa: Urria 2009

30/10/2009 GMT 2

Zientzia Astea 2009

pilare @ 19:24

Badator, badator,ea azaroan gaude eta, urtero bezala, Zientzia Astea ospatuko da laster Euskadiko Hiru herrialdeetan, 11tik 15era hain zuzen ere. Aurten, Bizkaian, berri asko daude, Karpa handiagoa eta beste toki desberdinean, Arenaleko kaian ( itsas ondoan laginak zuzenean egiteko moduan), goizez eta arrtsaldeko bisitaldien aukerak eta guztiok partehartzeko jarduerak:

  • Arkeologi-museoaren bisitaldia
  • Ibilaldia Nerbio ibaiatik
  • Sarrikoko zuhaitzak ezagutzeko lantegia
  • Pagasarriko ibilaldia geologia ezagutzeko
  • Ibilaldi geologikoak Bilbotik
  • Zientziaren magia
  • Magia eta matematikak
  • Papiroflexia lantegia
  • Eskultura matematikoa

Eta bi lehiaketa:

Zientzia hobeto ezagutzeko eta gozatzeko ezinbesteko aukera

Semana de la Ciencia 2009, del 11 al 15 de noviembre, con muchas novedades y concursos

Copenhague: azken deialdia

pilare @ 18:49
Hau da Intermon-Óxfamek atera duen azken material didaktikoa "Global Express" bere bildumaren barruan . Bilduma honetan gaur egungo gaiak planteatzen dira eta ikasgelan lan egiteko jarduerak proposatzen dizkigute.  Datorren abenduan Copenhaguen ospatuko den Goi Bileran Kiotoko protokoloari  berriro ekingo diote herriek eta klima aldaketari buruzko erabakiak hartuko dira. Egoera honetatik abiatutai, ikas sekuentzia bat dugu: Kioton hartutako konpromisoak bete egin diren ala ez eta etorkizunari buruzko hausnarketa.

Bilduma honetako beste azken material interesgarria:Agrocombustibles-Nekazal erregaiak

"Copenhague, última llamada" es el título de los materiales de Intermón-Oxfam que han realizado para trabajar esta próxima cumbre

Balibideak: Gaztela eta Leon

pilare @ 14:25

Noizean behin oso ezaguna denari birpaso egin behar zaio. Hori gertatzen da toki ofizialetan, atari handiak direnez, noizean behin balibide berrizten dituztelako. Gaur Gaztela eta Leonen Hezkuntza Sailari txanda da eta bere baliabideak aztertuko ditugu. Haur eta Lehen Hezkuntzakoak badaude ere, Bigarren hezkuntzari jarriko diot begirada:

Matematika: Skool Webgunearen estekatuta dauden jarduerak ditugu. lehendabiziz azalpenak ematen dira eta gero ariketak.

Biologian eta kimikan gauza bera:

Biologia

Kimika

Natur Zientziak.

Teknologia

  • Patentes y marcas: Ikas unitate bakarra baina oso gai bitxiarekin: markak, logotipoak..

Recursos del portal educativo para alaumnado de la Junta de Castilla y León

29/10/2009 GMT 2

Pi zenbakiak jota

pilare @ 23:19

Ez nekien ondo nola itzuli Adrian Paenzaren telebistako programa hau, bere izenburua originala "alterados por Pi"  da eta. Oso ezaguna den liburuen egilea,  batez ere "Matemática, ¿estas ahi?" bildumagatik ( dohainik deskarga ditzakegu Sarean 1, 2, 3,14 eta 100) , orain telebistan ere badu bere telesaioa. Matematika protagonista duten historioak kontatzen  ditu gure lagunak 13 kapitulotan baina ezin ditugu ikusi logeatzen ez badugu. Dena den, Webgunean ere   ikasgelarako ideiak ematen dira eta kapituloen zatitxoak ikus daitezke.

Programa de TV de Adrian Paenza que dispone de un rincón didáctico con ideas para el aula

Intzektuak gustatzen zaizkizue?

pilare @ 22:41
Segurazki lehenengo erantzuna ezetz izango litzateke, eboluzioan nahiko urrun geratzen zaizkigunez,ez dugu parekatzen ezagunenak diren beste izaki bizidunekin. Badago ikusteko beste modu erakargarri bat: argazkia artistikoak, eta hau da Thomas Shahanek ekartzen diguna, bere bilduman, intzektu koloretsuak eta , nolabait, maitagarriak.
Macrofotografías de insectos
 

Odol-lagin birtuala

pilare @ 22:23

Ah nire garaian halako bat izan banu! Honela jarraituz gero laborategira joatea ez zaigu beharrezkoa izango. Ciencia al día blogean ikusita, bitxikeria bat da, baina beharbada erabilgarria,  odol-laginak ateratzearen ordez, Internetera joan eta zelulen kontaketa birtuala egin dezakegulako.Egilea: Universitat de Lleidako Medikuntza Fakultatea

Egin proga!

Simulador citológico

Un simulador virtual para hacer recuentos de células sanguíneas.

Mapa geologikoak EVEren eskutik

pilare @ 13:30

Xabier Murelagari esker hurrengo berria daramat, EVEk Euskadiko mapa geologikoa zilinkatu du bere Weborrian 1:25.000 eskalan. Mapa handi honetan gure interesatzen zaigun zonaldea sakatuz, haunditzen da pdf formatopean inprimatzeko prest. Materiala gero eta hurbilagoa dugu.

Euskal Herriko mapa geologikoa- Cartografía de Euskadi 

El EVE  nos ofrece mapas geológicos de Euskadi para imprimir.

Fisika eta kimika testuinguratuta

pilare @ 13:21
Hainbat erakundek antolaturik (Colegios Oficiales de los Doctores y Licenciados, Madrilgo CosmoCaixa, ISFP, FECYT) Fisika eta kimikako irakaskuntzari buruzko V. Kongresua garatuko da azaroaren 27 eta 28an Madrilen. Ekitaldiaren gaia izango da ikasgai hauen trataera zientzia-teknologia eta gizarte testuinguru batean, hain zuzen ere, gaitasuneei buruzko curricumak sustatzen duena. Programa irakurri dut eta oso erakargarria iruditu zait.

Bi hitzaldi, mahia inguru bat eta 15 lantegi Hizlariak izango ditugu esperientziak eta proposamen didaktikoen elkartrukatzeko.

Informazio guztia: V.jornadas sobre la enseñanza de la física y la química

V. Jornadas de la enseñanza de la física y química el 27 y 28 de noviembre próximos dedicadas a contextualizar esta materias.

28/10/2009 GMT 2

Gaia: eguneroko matematika (edo benetako matematika?)

pilare @ 11:46
Orain dela gutxi "eguneroko matematika" aipatzen zenean matematikako tailerrean lantzeko edukina zela pentsatzen genuen. Orain, erreforma berriaren filosofiarekin, gaitasunak garatzeko gakoetariko batek matematika testuinguratzea dakar, hau da, eguneroko bizitzan aurkitzen ditugun milaka egoera matematikoak identifikatu eta gero, irtenbideratzea beharrezkoak diren edukinekin parekatzea. Nolabait, curriculum tradizionalak bere betiko egitura galdu behar izango luke, ikas-kontextu hauetan berrantolatzeko. Honetaz pentsatzen, Berritzegune batzuen artean ikastaro bat garatu dugu Fernando Corbalánekin eguneroko matematikari berriro protagonismoa emateko. Oso ideia onak eman dizkigu "egun matematiko bat" pasatzeko. Prestakuntzaren ondorioz, gaia oso zabala dela konturatu dugu, gai guztiak ikutzen dituelako: zenbakiak, geometria, simetriak, logistika, estatistika...nik nire kabuz, gai orokorrari buruzko esteken bilduma egin dut. Hona hemen material batzuk:
  • Revista vital: 3 ale ditugu ikastetxeetako esperientziaekin
  • Rutas matemáticas: hirian zehar egindako matematika
  • catálogos de exposiciones: las mates de tu vida, geometría divina, martemáticas y estadística cotidiana.
  • Matemáticas desde contextos: Miguel Barrerasen materialak, hemen aipatuta, ikas litzentzia bateko emaitza. Matematika kontextu desberdinetan lantzeko saikera bikaina eta deskarga egiteko moduan, fitxa formatuan.
  • Animación matemática. Pedro Buendía, EPAko irakaslea eta matematikako animatzailea. Orain dela gutxi deustuko Unibertsitatean ikastaro a eman du. Ikusi behar da sinesteko (beren bideo bat). Materialak:
Beste batzuk:
  • Mateonomía: Juan Frascisco Martínezen bloga. Balibide ugari eta hurrengo webeko sortzailea:Mathourism, munduko toki matematikoei buruzko proiektua
  • Malaprensa :Errores y chapuzas matemáticas en la prensa
  • Manifestrómetro: contador de manifestaciones
  • Mate tailerra: eguneroko matematiken jarduerak ditu
Yakov Perelman:

Gehiago Zientziaberri Wikian:

Recursos para el tema de matemáticas cotidianas

26/10/2009 GMT 2

IES La Corredoira-ren lan bikaina

pilare @ 22:28

 

 

 

Asturiaseko IES La Corredoirak IKT proiektu aurreratua du DBHko 1. eta 2. mailan. Proiektu honen helburuak bi izan dira, alde batetik Natur Zientzietan, Matematikan, Historian eta Ingelesean iikas unitate elektronikoak garatzea eta, beste aldetik, Sarean dauden beste baliabideen bilduma egitea. Emaitzak inabarmenak dira arlo hauetan  material oso praktikoa eta aproposa ikasgelan erabiltzeko.Lanean aritzen diren bitartean, berriak bere blogean aurkezten duituzte:Palacorre

  • Natucorre: Natur zientzietako webgunea. Hemen barruan:
  • Recursos TIC:  animazioak, bideoak, ikas unitate interaktiboak
  • Ciencia actual: gaur egungo gai batzuk: Severo Ochoa, Darwin,  A gripea eta bisurak, ama zelulak
  • Presta programa:  ingurugiro hezkuntzako programa, ikasleen irteerak elantzeko jarduera zehatzak eta lan-koadernoak (landa-koadernoa eta Picos de Europa)
  • Kurtso bakoitzako ikas unitate elektronikoak eta baliabideak. DBHko 3. mailan eta batxilergoan, kanpoko baliabideak biltzen dira, baian 1.et a2. mailan, proiektua dela eta, haien ikas unitateak ditugu eskura. Unitate bakoitzak jarraibideak, lan-kuadernoa, garapena, birpasoa eta ebaluazioa ditu:
  • WebQuest:

Gainera ikas unitate moldatuta ere egiten hasi dira: la materia

Matematiketan ere DBHko 1. mailan hainbat ikas unitate dituzte:

El proyecto TIC avanzado del IES Corredeira de Oviedo está dando sus frutos con unidades didácticas interactivas propias y colecciones de recursos Web clasificados por cursos y áreas.

Zinema heziketan

pilare @ 13:35

Nire kidea den Ana Basterraren eskutik hurrengo Weborriaren berri izan dut. Bere izenburua "Cine y educación", beharbada gai honi zuzendutako tokirik onena eta handiena. Enrique Martínez-Salanovak eginda ("Comunicar" taldekidea), denetariko aurkitzen dugu, arolo guztietan, baina gure eremuan kokatzen bagara, ondorengo atalak apuntatu:

Beste atal interesgarriak:

 Cine y educación, una de las páginas sobre este tema mas completa que existe.

EHUko jarduerak

pilare @ 13:05

EHU eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmena dago Batxilergoko eta lanbide Heziketarako ikaseei jarduera batzuk eskeintzeko Unibertsitatean bertan. Ekintzetan ikasketei buruzko informazioa ematen zaie praktika batzuei lagunduta, espezialitateen arabera. Beren helburua ikasleei karrerak hobeto ezagutzeko aukera ematea da, matrikula egin baino lehen. Jarduetan parte hartzeko eskaera, jarraibideak, jarduera-eskaintza campus bakoitzean eta informazio guztia:

Bizkaiko Campuseko datuak, gure esparruan, esate baterako:

  • Meatzen Ingenieritza: azaroak 27,3 ordu, 90 plaza
  • Ingenieritzako goi eskola: otsailak 17 eta 18, 2 ordu,400 plaza
  • Industria Ingenieritza: abenduaren 14tik 18ra edo urtarrilaren 25etik 29ra2 ordu, 60 plaza
  • Matematika: azaroaren 4tik apirilaren 8ra, azteazkenetan arratsaldez, kopuru-mugarik ez
  • Kimika: urtarrilaren 25tik otsailaren 5era, 1,5 ordu arratsaldez, 300 plaza
  • Geologia: otsailaren 1etik 5era, 4 ordu goizez, 30 talde
  • Fisika:urtarrilaren 21etik otsailaren 9ra, 4 ordu, 150 plaza

Gipuzkoako Campusean

Actividades de la EHU-UPV dirigidas a alumnado de bachillerato y ciclos formativos 

25/10/2009 GMT 2

Naturari buruzko argazkirik onenak 2009an

pilare @ 20:18
Londreseko Natural History Museumek urtero argazki-lehiaketa bat antolatzen du eta urrian argazkirik onenak aukeratzen dituzte. Lehiaketa,   "Wildlife Photographer of the Year", oso fama handia du munduan, 17 kategoria ditu eta aurkeztutako guztoekin erakusketa bat egiten da. Londresera joan ezin dugunentzat elktronikoa ere badugu.
Resolución del concurso fotográfico sobre naturaleza del Museo de Historia Natural de Londres
 

22/10/2009 GMT 2

Kimikarako ikas unitate digitalak

pilare @ 21:57

Malagako irakasle talde batek 18 urte daramatza fisika eta kiimikaren didaktikan lan egiten. Beren azken ekoizpena, berriztapen proeiktuaren emaitza,  ikas unitate digitalak dira. Bata batxilergoko mundu garaikiderako zientziei zuzenduta eta bestea DBHko 1. mailan garatzeko.

Irakasleak:  Juan José Romero anaya, Gregorio Chamorro Sierra, Lucía Ruiz Chica, Lorenzo Chicón Reina y Teresa Lupión Cobos

Jarraipena blog honetan egiten da: Física y química en el aula

Dos UUDD lectrónicas de química para CCMC y 1º de ESO

Ikasgelan egindako esperientzien topaketak

pilare @ 21:26
Berriro Marbella-Coin CEP laguntza zerbitzuak, bere Moodle plataforman ekitaldi baten materialak guk erabiltzeko prest uzten dizkigu: urtero antolatzen dituzten ikastetxeen arteko esperientzien topaketak zientzia arloan . Aspalditik gure komunitatean ikusi nahi genuen ekintza da, pixka bat enbidia ematen dit. Hiru egunetan zehar hainbat instituto, beren irakasle eta ikasleek zientzia-komunikazioak aurkezten dituzte, ikasgelan egindako ikerketa-lanaren emaitzak izanik. Komunikazioak hormairudietan erakusten dira eta batzuk, onenak, ahoz garatzeko aukeratzen du antolakuntzak. Era honetan, eta hitzaldi gehi lategi batzuekin lagunduta, ikasleek beren lanak benetako ekitaldi batean eta publikoaren aurrean azaltzeko aukera dute. Mila esker gurekin konpartitzeagatik.
I.edizioko materialak:
II.edizioko materialak :

Materiales de los dos primeros encuentros de experiencias de investigación en el aula de Málaga

21/10/2009 GMT 2

Landareen geometria

pilare @ 12:58

Landareak betidanik izan dira geometria adierazteko diren gaiak argazkilaritza matematikoan. Macoto Murayamak, 24 urteko ikaslea, ondo daki eta bere lanarekin demostratzen du.

Un trabajo de fotografía sobre la geometría de las plantas 

Zientzietako 100 aurkikuntzarik handienak

pilare @ 12:50

Blog honetan aipatutako Science Channelen eskutik bideo-saio interesgarriak aurkitu ditut. "Greatest discoveries" izenpean eta, hau bai, ingelesaz, zientzia-disziplina batzuetako aurkikuntza zientifikoen historia egiten da. Bakoitzaren iraupena 9 minututakoa da.

Batzuk Youtubean ere aurki ditzakegu eta "El tao de la física" blogean irakurrita, Fisikari buruzkoak ere baditugu.

Hona hemen adibide bat:

Los 100 descubrimientos científicos mas grandes contados en vídeo de la mano del canal Sciencie Channel

Alambique 62: Darwin berriro

pilare @ 12:41

Darwinen urtea bukatzear dago eta Alambique aldizkariak ere bere homenaldia eman nahi dionez, monografiko bat kalertau du. Artikuloak ondorengoak dira.

  • Origen y evolución de la Tierra
  • El origen de la vida hoy
  • Una forma distinta de ver la vida: extinción
  • Como ve el alumnado la evolución
  • Las jirafas y los libros de texto
  • La evolución humana
  • Enseñanza del tema en Infantil y primaria

Eboluzioa Zientziawikian

Monográfico sobre Darwin de la revista Alambique

17/10/2009 GMT 2

Eguzkia hobeto ezagutzen

pilare @ 18:44

Eguzkia hobeto ezagutu nahi duzu? Oso urrun dago, baina Weborri esker hurbil dugu gure bizitzaren motorra. The sun in motion tokian eguzkiaren azalean gertatzen diren fenomenoak filmatuta daude 15 eszenetan jarrita. Eguzki ekaitzak, odeiak, olatuak, espikulak...irudi bitxiak gure ikasgelan erabiltzeko.

En este página podemos ver 17 escenas de fenómenos solares

Irrika aldizkariaren 5. alea

pilare @ 18:39

Gazteentzako Irrika aldizkariaren 5. alea deskargatzeko prest dago. Ea 40 orri zientzia eta gizarteko gaiekin buruaren janzteko eta opari batekin lagunduta: GOSEren azken disko bideoa, QR kode baten bidez eskuko telefonora jaisteko. Hain zuzen ere, talde honen partaidea , Ines Osinaga, elkarriketatu dute lehenengo artikuloan. Irrika EHU eta ElHuyar Fundazioaren arteko proiektua da eta bere Webgune propio du informazioa gehiagorekin hiru hizkuntzatan (euskera, gaztelania, ingelesa). Aldizkarian azken Atom by Atom topaketak komentatzen dira. Beste gaiak: ideologia eta zientzia, transgenikoak, Unibertsitateak garatutakoa "silueta testa" elikadura arazoak detektatzeko, CO2 murrizten duten baldosa sestaotarrak, Zumaian hasten den zinema-proiektu geologiko bat...

5º número de la revista científica para jóvenes Irrika

15/10/2009 GMT 2

Matematika dialogikoa Jakintza Ikastolan

pilare @ 21:09

"Ikteroak" Jakintza Ikastolako irakasle talde bat da eta pasa den astean bere bogean oso proposamen didaktiko ona  eta gaitasunen garapenarekin bat dagoena argitaratu zuten. Matematikako neurria edukin-multzoa lantzeko, magnitudeen gymkhana egiten dute ikasleek. LHko 3. kurtsoan garatzeko prestatuta dagoen arren, edozein mailetara esportatzekoa da, benetan ikasleek matematika bizitzen dutelako. Hona hemen esteka, dena dago oso ondo azalduta:Magnitudeen gymkhana

Gymkhana en castellano (Eldako CEFIREko originala)

Best seller matematikakoa

pilare @ 10:28

Harrigarria badirudien ere, azken hilabete honetan bai Estatu Batuetan bai Bretaina handian, best sellerren sarrera nabarmenena matematikari buruzko komikia izan da. Bere izenburua hau da: "Logicomix, an epic search for true" (Internetearen bidez eskuragarria Amazonean). Komikian pasa den mendeko matematikarien eztabaidak eta esperientziak kontatzen dira era erakargarri batean eta zientziaren historia eginez. Protagonista Bertrand Russell filosofoa da eta historiak Europa du eszenatokia. Egileak:Apostolos Doxiadis eta Christos Papadimitriou.

Momentuz ingelesaz besterik ez dago eta bere txoko propioa du: Logicomix

Logicomix, un comic de matemáticas best seller en septiembre en EEUU y Reino Unido.

Fosminer 2009

pilare @ 10:00

Fosminer azoka oso ezaguna da. Urtero ospatzen da ohiko tokian, hau da, barakaldoko BECean eta gero eta fama gehiago du. 32. edizio honetan, nazioarteko 67 erakustoki egongo dira mineralak, fosilak eta harribitxiak ikusteko eta erosteko aukera ematen. Aurtengo bitxiena Pterosaurioen bilduma eta Darwini zuzendutako txokoa izango dira. Azken honetan Atapuercaren Fundazioaren eskutik lantegi batzuk garatuko dira. Guztia DOHAN, bihar eta asteburuan, urriaren 16,17 eta 18an.

Informazioa: Fosminer

Este fin de semana se celebra la 32ª edición de la feria Fosminer en el BEC

14/10/2009 GMT 2

Biodibertsitate birtuala

pilare @ 16:43

Interneta gai askorentzako elkargunea da eta batzuetan honek posibilitatzen du ondorengo bezalako Weborri erraldoiak: Biodiversidad virtual. Bere definizioakdioen bezala, "hau da munduko gai honi buruzko datu base handiena" modu honetan eginda. Izaki bizidunen argazkien bilduma kode etikoarekin sortuta, partehartzea posiblea da. Atalak: intsektuak, onddoak-likenak, landaretza, habitata, hegaztiak, ugaztunak, narrastiak-anfibioak, arrainak, geologia, atmosfera eta etnografia.

Wiki ere badute

Biodiversidad virtual, una página colaborativa con muchísimas fotografias

Astronomiaren 30 misterio

pilare @ 16:18

Muy Interesante digitalaren eskutik oso infografia majua dugu: Astronomiaren 30 misterio du izenburua eta, noski, 30 ataletan banatuta dago. Atal bakoitzean galdera bat egin eta erantzuten da, irudi edo simulazio astronomiko batekin lagunduta. Uniberstoa nola sortu zen, ea unibertso alternatiboak dauden, zein da bere geometria, egitura, materia beltza, antimateria, zulo beltz eta zuriak, Higgsen bosoia, bizitza estralutarra...gai "oso interesgarriak" denak.

Infografía de Muy Interesante con 30 preguntas sobre Astronomía.

10/10/2009 GMT 2

Landa geologia

pilare @ 18:26
Geologia ikasi nahi dadugu, ez dago ezer kanpora joateko baino eta honela egin dugu 12 irakaslek Berritzeguneen artean antolatu dugun ikastaro batean.  Ezinbesteko emailea izan dugu: EHUko Estratigrafia eta Paleontologiako Saialaren partaidea Xabier Murelaga, oso ezaguna Zientzia astean ere txango geologikoak antolatzen dituelako (aurten Pagasarrira eraman nahi gaitu). Berari ezker, Sopelako hondartzan, Aizkorrin eta Bilbon fosilez beteta daudela ikasi ditugu: itsas-zizareak, itsas-trikuak, belakiak, bibalboak, errudistak, nummuliteak, belemniteak...orain hormak eta lurzoruak beste modu batean begiratzeko moduan, bere historia geogogikoaz jabetzen. Bere Taldearen txokoan, Geobizirik,  Bilboko Arriaga antzerkian eta Kale nagusian ikusten diren fosilak aurki ditzakezue. Bestalde, nahi baduzue zuen ikasleak Unibertsitatera eraman, Talde hau prestakuntza-jardunaldi bat antolatzeko prest dago, iaz egin zuten bezala.
Hona hemen homenaldi txiki bat ateratako argazkiekin.
Fotografías de fósiles hechas en el curso "Landa-Geologia" con Xabier Murelaga.

08/10/2009 GMT 2

Animalandia

pilare @ 20:03
Gaur egun, argazkien editoreekin lagunduta, denok dakigu  edozein irudi aldagarria dela eta , batzuetan, negatiboki erabiltzen dela publizitatean. Baina editore hauek sormena lantzeko eta artea egiteko eginda daude ez ez alderantziz. Hemen adibide bat dugu: zer gertatzen da animali desberdinak nahasten baditugu?, espezie berriak? . Ikusi nire gogoko batzuk: Azerioilaskoa,  Sugemarrazkiloa eta usoelefantea
Gehiago: 30 Funny Photomanipulations of Animals by HumanDescent 
Animales  híbridos manipulados con editores visuales, claro.
 

Zientzia astea: Bilboko argazkilaritza geologikoa

pilare @ 20:02

Zientzia astea animatzen doa. Orain, "Zientziazaleak" lehiaketaz gain, EHUko Geologia Sailak beste lehiaketa bikaina antolatu du: I.Bilboko argazkilaritza geologikoari buruzko bat.  EAEko DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta, partehartzaile bakoitzak 3 argazki aurkeztu ahal ditu Bilboko aspektu geologikoaz eta komentario batekin. Sari potoloak daude, mendiko arropa erosteko.

Epea hasten da urriaren 12an eta azaroaren 6an bukatzen da

Sariak e-mailez bidalitzen dira: xabier.murelaga@ehu.es

Informazioa eta kontaktua: Xabier Murelaga, EHUko Estrategrafia eta Paleontologiako Saila.Geobirizik

I. Concurso de fotografía geológica de Bilbao

07/10/2009 GMT 2

Programazio laburra egiteko orientabideak

pilare @ 21:39

Programazio laburra laster egin behar duzuenez eta, aurten, gaitasunaren arabera garatzeko beharrezkoa denez, orientabide batzuk burutu ditut lagungarria izaten esperuan.

Orientabideak ondorengo Webhelbideetan eskuragarriak dituzue:

Ni zientzietan askoz hobeto konpontzen naizenez, adibide bat egitera ausartu naiz.

Orientabideak besterik ez dira, azken hitza Ikuskaritzak du, noski.

programazio laburra natur

02/10/2009 GMT 2

Zientzia astea 2009

pilare @ 20:55
Prestatzen dabil apurka apurka  eta ziur nago jada parte hartzeko gutunak ikastetxeetan jaso ditugula. Datorren azaroaren 11tik 15era ospatuko dira Bilbon, Donostin eta Gasteizen, betiko Zientzia-Karpen bidez, aurten handiagoak izanez. Badakizue ekitaldierakin batera ere hainbat ekintza antolatzen direla, hala nola, lehiaketak, txangoak, lantegiak eta abar.  Aurtengo lehiaketan kontakizun zientifikoak egingo dira, gero bloga batean argitaratzeko. Anima zaitezte!
Informazio guztia bere Webean egongo da. Adi!,Zientziaberrin informatzen jarraituko dugu.
Zientzia astea 2009
Ya se acercan las fechas de la Semana de la Ciencia 2009

Zernola: VIII.olinpiada

pilare @ 20:47

Urtero bezala, Zernola atariak bere olinpiada antolatu egin du. Olinpiadaren historia 2002an hasten da eta handik aurrera hainbat eskolak parte hartu eta sariak irabasi dituzte. Orain garaiz gaude gure ikasleekin ere parte hartzeko, urrian zehar izena eman ahal dugulako. Kontuz, arin egon, urriaren 26an progak hasiko dira eta!

Kutxaespazioa: Darwin- lehiaketa

pilare @ 20:40
Darwinen urtea bukatzear dagoenenean, Kutxaespaziok antolatutako lehiaketa berria dugu.LHko 3. ziklokoikasleek eta DBHkoek parte hartu ahal dute. Gehienez 6 laguneko taldetan elkartuta, beren irakaslearekin koordinatuta, Darwini buruzko lan bat egin behar da lehiaketan parte hartzeko. Darwinen bizitzako edozein alderdi har daiteke gaitzat, adibidez: Beagleren bidaia / Espezieen jatorria / Darwinek eta haren teoriek zientziaren eta kulturaren zenbait alorretan utzitako ondare intelektuala / Gizakien eboluzioaren azterketa...hau bai, lanak formato digitalean egin behar dira.
Izen-ematea 2009ko urriaren 9a baino lehen egin behar da eta lanak  azaroaren 30a baino lehen entregatuko dira CD bat bidaliz.

El Kutxaespacio organiza un concurso sobre Darwin para escolares de 3º ciclo de Primaria y ESO

01/10/2009 GMT 2

Zientziaren artea

pilare @ 21:21

The art of sciencie Princeton Unibertsitateak urtero antolatzen duen lehiaketaren izenburua da, lan zientifikoen artean argazkirik onena saritzeko. "Baby squid" (Loligo pealeii) txipirioaren irudi mikroskopikoak lehenengo saria irabazi du aurten.

Concurso organizado por la Universidad de Princeton para premiar las mejores fotografías entre trabajos científicos

Hobetzeko plana

pilare @ 21:16
Nire kidea eta laguna den Ana Basterrak bere blogean adierazten duen bezala, aurten Euskadin lehendabiziko ebaluazioa diagnostikoa jaso dugu eta honen emaitzak laster eskura izango ditugu ikastetxeetan (urrian edo azaroan). Handik gora, ikastetxe guztiek, beren txostenen azterketa egiten, hobetzeko plana garatu behar dute. Nahiz eta argi eta garbi egon  ikastetxeak bere plangintza formatoa askatasun osoz aukeratuko dutela, Berritzeguneetan prest egongo gara orientabideak emateko, eskola batek honela eskatzen badu. Gure txanda helduko den esperuan, bitartean Nafarroko Hezkuntza Sailak lana hasita dauka zentzu honetan eta lagungarriak izango diren hobekuntza planarari buruzko materialak Sarean kokatu dituzte. Eskergarriak dira, benetan, halako ekimenak. Materialen artean Webhelbide batzuk aipatzeaz gain, dokumentu batzuk deskartzeko daude:

Orri nagusia:  Ikasleen oinarrizko gaitasunak hobetzeko plana-planes de mejora de las competencias básicas

Página del Gobierno de Navarra con recursos sobre el plan de mejora

Energia gela

pilare @ 19:54

Energia-gela  Unión Fenosa-Gas natural entrepresaren proiektua da. 11-18 adinen arteko ikasleei zuzenduta,  bere Weborrian 2-4 ordutan lantzeko jarduerak on line prestatu dituzte. Jarduerak  datorren urtarrilean egongo dira eskura eta aukeratzekoak dira, hau da, guztiak, batzuk edo bat bakarrik egin ditzakegu. Behin inskripzioa eginda, ikasleek tutoretza on line izango dute. Jarduera guztietan, ikasleek kazetari baten papera hartzuko dute gaiari buruzko artikuluakidatzi behar dituztelako. Sariak ere banatuko dira. Jarduera gutiek irakasleentzako gida batekin lagunduta egongo dira.

  1. Ciclo combinado. Halako zentralen funtzionamendua, non gasetik elektrizitatea sortzen duten
  2. Buscando alternativas: energia alternatiboak eta garapen jasangarria
  3. Vehículos a gas: gasa garraioan
  4. Entre datos: energiaren kontsumoa
  5. Ahorro energético: toki baten azterketa energetikoa
  6. Periodistas online: Internetearen bidez, beste ikastetxeekin lan eginten da artikuloak sortzeko.

Informazioa eta arauak: aula de energía

Elvira Gonzálesen eskutik (zibereskola)

Aula de energía es un proyecto-concurso de Unión Fenosa-Gas natural para alumnado de 11 a 18 años con actividades interactivas sobre la energía

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!