Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

Artxiboa: Abuztua 2009

28/08/2009 GMT 2

TALIS txostenaren emaitzak

pilare @ 11:43

TALIS txostena (Teaching and Learning Internacional Survey) 24 herrialdeko irakasle eta zuzendarien artean egindako OCDE-ren inkesta bat da. Pasa den ikasturtean burutu zen eta orain bere lehenengo emaitzak  kaleratu dira. Txostenean, irakasleek hezkuntza, ikaste-irakaste prozesu eta lan baldintzei buruzko iritziak eta pertzepzioa bota zituzten. Espanian 2000 irakaslek parte hartu zuten eta hona hemen gure emaitza nabarmen batzuk:

Ikastetxeen atala:

  • Irakasleen herenak 50 urte baino gehiago ditu
  • Ikasleen erratioa ikasgelan bataz bestekoa 21koa da
  • Laguntza pedagogikoaren langileria ikastetxeetan gutxi da (orientatzaileak, PTak...)
  • Zuzendariak irakaslearen absentismoa eta puntualtasunaren falta kezkatuta daude
  • Ikastetxearen eta zuzendarien autonomia oso gutxi da

Prestakuntza:

  • Irakasleek  25 egun  urteko prestakuntzarako ematen dituzte, baina gehiago nahi izango lituzteke
  • Irakasle berrien hasierako prestakuntza, ordea, oso baxua da
  • Prestakuntzaren eredurik onena, irakasleen aburuz, norberako edo taldeko ikerketa da, baina normalean ez da gertatzen

Irakaskuntzaren praktika:

  • Irakasleek gehiago pentsatzen dute bere papera ikasleen ikaskuntza propioa erraztatzea dela (eredu konstruktibista) , informazioaren trasmisioa baino. Hala eta guztiz, kontraesana sortzen da gero , ikasgelako errealitatean, eredu trasmisiboa gehien erabiltzen dutena delako eta, are gehiago, matematika eta zientzietan
  • Irakasleek ideiak konpartitzen dituzte maiz, baina benetako elkarlan profesionala ez da gertatzen
  • Klaseko denboraren % 15 ordena mantentzeko ematen da
  • Ikasgelako klima positiboak eragin handia egiten du ikaskuntzan eta harreman zuzena du erabiltzen duen ikas-ereduarekin. Gero eta trasmisiboa bada, orduan eta klima negatibo gehiago ikasgeleetan
  • Irakasleak, orokorrean, posik daude beren lanarekin, baina efizienteak ez direla pentsatzen dute

Irakasle eta ikastetxeen ebaluazioa:

  • Irakasleen % 50k ez dute kanpoko ebaluaziorik jaso, nahiz eta bere lana hobetzeko ezinbesteko tresna dela pentsatzen duten
  • Nahiz eta ebaluazioaren informazioa jaso,gero ez da kontutan hartzen ikasgelaren hobekuntzan
  • Berrizten duten irakasleen keskarik nagusia da bere lana ez dela eskertzen ez profesionaltasunaren moduan, ez ekonomikoki

Informe TALIS

Informe del MEC

Resumen de las conclusiones del informe TALIS

26/08/2009 GMT 2

Zientzia kamisetak

pilare @ 12:41

Ez dago ezer kamiseta pertsonalizatuta izatea baino! eta guk, zientzia irakasleok, eredu ugari ditugu gure esku, begira begira:

Gehiago: 101 T-Shirts for Scientists, Science Geeks and Nerds!

Camisetas de ciencias para todos los gustos

Sixty simbols

pilare @ 11:15
Nottinghameko irakasleak berriro martxan daude beste proiektu batekin. Jada taula periodikoa bideoetan ezagutzen dugu, orain fisikako lanarekin datozkigu: Sixty simbols. Kasu honetan fisikako 60 kontzeptu azaltzen dira bideoak erabiliz, baina ikur bat izango da bere oinarria edo aitzakia fisikan sartzeko, esate baterako, katua sakatuz,Schrödingerren paradoxa eta esperimentua azaltzen da, burmuinarekin gauza bera eginez, erresonantzia magnetikoa nola dabilen ezagutuko dugu eta abar. Adi egon...zientzalari hauek ez dira geldituko.
Presentación del proyecto Sixty simbols, a través del cual se explican en vídeo 60 conceptos de física utilizando como excusa símbolos.

Sazizientzien kontrako tresna batzuk

pilare @ 11:01

Eta hona hemen bi bideo gehiago, mundu garaikiderako zientzietan erabiltzeko prest, nik uste, non Michael Shermerrek (Skeptic Magacine) sazizientzia aztertzeko 10 tresna, galdetegi moduan, azaltzen dizkigun, Zientziak erabiltzen dituen tresnak hain zuzen ere.

Dos vídeos mas donde se explican las herramientas de la ciencia contra el pensamiento pseudocientífico.Para CCMC


Homeopatiaren parodia

pilare @ 10:34

Hurrengo bideoa ikusi dut "El blog de evolution bus"-ean  et oso gustatu zait, beraz, zurekin konpartitu nahi dut. Jada 2006an eta 100 ikerlan egin eta gero, The Lancet aldizkaria medikuak ondorio erabakigarria atera zuen: homeopatiaren eragina plazeboa besterik ez da (ikusi artikulu originalaren laburpena). Hala eta guztiz,  nahiz eta nabaritasunarean aurrean egon, jende mordok sinesten jarraitzen du, zergatik? zenbat eta homeopatiaren kontrako proga gehiago dauden, orduan eta honen sinesmena haunditzen da, harrigarria benetan. Zuen klaseetan erabiltzeko material batzuk:

Un vídeo y referencias a materiales sobre el fraude de la homeopatía

 

20/08/2009 GMT 2

Rubiken kuboa jateko

pilare @ 10:21

Bokata originala benetan, Rubiken kuboaren itxurarekin: Cubewich. Osagaiak: pastrami, salami, cheddar gazta eta urdaizpikoa. Frikientzako only.

Gehiago:  Insanewiches

Un original bocata con forma de cubo de Rubik

Alambique 61

pilare @ 10:19
Eta udako aldizkari gehiago komentatzen jarraitzen dut, orain txanda azken Alambique-ri tokatu zaio. Gai nagusia Astronomia da eta honetarako 7 artikulu esperientzia praktikoekin ematen ditu : lurbira-globoaren azterketa, eguzki-lurraren eredua, eguzki sistemaren maketa, teleskopia...Aldizkaria osotzen da beste esperientzia interesgarriekin: fisika eta kimikari buruzko eskola-aldizkaria, metereologia ikasten Euskalmet balibideak erabiliz, lurzoruaren ezaugarrien analisia, zientzia eta kosmetika kimikako laborategian eta birikien maketa arnas-sistema eta presio atmosferikoa aztertzeko. Ikusten duzuenez,begirada bat botatzea merezi du.
Interesantes experiencias de aula en el último número de Alambique

Darwin zineman

pilare @ 09:11
Uda honetako Aula aldizkarian Miguel Angel Ferrer eta Carmen Guerra esperientzia polit bat aurkezten digute. Darwinen urtea dela eta, zinemak ematen duen motibazioarekin loturik, beren DBH eta batxilergoko ikasleei zine-muntaketa bat antolatu diete. Dokumentalak eta dibulgazio-zinemaren bitartez, ikasleek Darwinen garaia, bizitza, teoria eta genetikaren baieztapena iikusi eta kasteko aukera izan dute.  Artikuloan zehar  filma bakoitzeko edukina azaltzen dute. Bere lana  gaiari buruzko 34 pelikularen zerrendarekin lagunduta dago (1960tik 2009ra)
Una experiencia con 34 películas y documentales sobre Darwin y la evolución

19/08/2009 GMT 2

Astronomia: 100 galdera eta erantzun

pilare @ 11:38

Astronomiaren urtea dela eta, Andalucía Investiga erakundeak dibulgazio moduko argitalpen bat kaleratu du:

100 preguntas y respuestas de astonomía.

Monografikoa Zip formatoan jaisten da. Unibertsoan bakarrik gaude?,  zein da gure galaxiaren tamainua? eta abarreko galderak.

Monográfico sobre Astronomía de Andalucía Investiga

Beste material batzuk : Zientziaberri Wiki

Nanoirudiak

pilare @ 10:41

Pasa den ekainean SPMAGE09 nanomunduaren irudien nazioarteko 2. lehiaketaren irabazleak kaleratu zituzten. Argazkiak teknika mikroskopiko desberdinekin eginda daude. Hona hemen lehenengo bost saridun:

Erreatzeari uztea kontrolatua

pilare @ 09:43
Erretzeari uztea ez da gauza makala. Ni neu urtez saiatu nintzen  eta azkenean orain dela 9 urte tabakoari guda irabazi nion. Oso ondo gogoratzen dut noiz, 2001eko irailaren 1ean hain zuzen ere. Kostata lanperna baina handik aurrera ez dago tabakorik nire poltsikoan. Dena den, hasieran batzutan damutzeko zorian egon nintzen, eskerrak egunez egun tabakoari uzteko gauza positiboak idatzi nituen! Ba orain, nolakoa den bizitza, halako bat aurkitzen dut Internetean, Quitómetro da azmakizunaren izena eta zenbat zigarro eta dirua aurrezten dituzun kontrolatzeko balio du. Datuak behin sarturik eta konfigurazio pixka bat eginda, zure blogean txertatxen duzu eta egunero posik. Erregistratu barik. Hona hemen nirea:
Quitómetro es una pequeña aplicación para insertar en tu sitio Web que te indica algunos datos desde que dejaste de fumar.


18/08/2009 GMT 2

Berziklatu irudimenarekin

pilare @ 13:04

Batzuetan, berziklatzeko ideia desberdinak izateko, ohikoak ez diren  toki desberdinetan ere bilatu behar ditugu, eta leku hauek  diseinuari buruzko Weborriak dira. Etxeko objetu sinpleak erabiliz, askotan normalean erabiltzen ez ditugunak, hona hemen ikasgelan  garatzeko idea bitxi batzuk, bai teknologian, bai zientzietan, bai plastikan:

Ideia gehiago:

 Selección de Páginas y Sitios Web con proyectos de reciclaje con objetos cotidianos

Powers of ten

pilare @ 11:53

Powers of ten Youtubean dagoen oso bideo ezaguna da. Charles eta Ray Eamesek bere egileak dira eta 1977an IBM-rako egin zuten. Dokumentalean ikusten dira hamar berreturak hamar sugunduko haunditzen diren irudien bitartez. Baina ideia ez zen berria, 1957an argitaratu zen Kees Boekeren Cosmic View: The Universe in 40 Jumps liburuetan oinarrituta dago. Liburua on line ikus daitezke eta, gainera, hezkuntzan erabiltzeko gomendioekin.  Berritzegune nagusiko kideek ikas unitate bat  honi buruzko ikas unitate bat garatu dute DBHko 2. mailan emateko : ConPotencias

 

Bajo el tema de las potencias de diez hay varios recursos en Internet para la ESO: el vídeo realizado para la IBM en 1977, el libro con la idea original digitalizado y una unidad didáctica del berritzegune Nagusi.

 

Argazkilaritza: Escher

pilare @ 11:26

espiral.JPGMike LaPalme argazkilariak Escherri homenaldi bat egin dio bere lanaren bidez. Oso egile originala, lan batzuk Escherren koadroetan oinarrituta daude. Album osoa Flickrean gozatzekoa da, baina hona hemen matematikarekin zerikusirik dituzten bilduma batzuk. Oso idea polita izango litzateke institutoetan garatzen diren argazkilaritza matematikari buruzko lehiaketak monografikoak egitea , hala nola, margolariak, literatura, hiri matematikoa, urrezko zenbakia...

 

La colección de fotografías de Mike LaPalme contiene secciones dedicadas a Escher, siendo una buena idea para concursos escolares de fotografía matemática.

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!