Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZIENTZIABERRI
Ikasgelarako balibide digitalak zientzia eta matematikan

Artxiboa: Ekaina 2009

26/06/2009 GMT 2

Mundua zifra eta grafikoetan

pilare @ 18:11

WolframAlpha proiektuaren helburua, bere hitzez esanda, munduko ezaguera konputagarri bihurtzea da. Kalkulo edo galdera bat sartzen badugu, aplikazioak , bere algoritmo eta datekin baliatuz, erantzun grafikoa ematen digu. Sartu ahal ditugu: kalkuloak, formulak, neurriak, elikagaiak, hiriak, unibertsitateak, formula kimikoak, musika-notak...eta berehala emaitzak ditugu eta pdf formatoan eskuragarriak. Hori bai, in english.  Datu batzuk sartu ditut: ekuazio bat,"5x^3-6x^2+46x" eta ADN-ren sekuentzia, ACGGTATGC eta  hona hemen emaitzak.

Harrigarria!. "Matematicas a nuestro lado" blogean aurkitu dut berria. Beste sarrera batean komentatuko dut, merezi du eta.

 WolframAlpha

Una aplicación on line que, introduciendo datos o cálculos , nos los transforma en información gráfica y visual.

 

ekuazioa.JPG adn.JPG

25/06/2009 GMT 2

Garatu 09-10

pilare @ 15:41

Garatu prestakuntza-plangintzan dauden ikastaroak atera dira. Beti bezala, "entresaka" bat egin dut, gure arlokoei dagozkienak ateratzeko. Honek ez du esan nahi beste batzuk, orokorragoak, interesgarriak ez direnik, noski.

164DBHko lehen zikloko ikasleentzako zientzia-esperimentuen tailerrak, eguneroko materialez baliatuz

Fitxa ikusi | Ver Ficha

Fitxa PDF formatuan jaitsi/Descargar Ficha en PDF
265Zientzia-hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Fitxa ikusi | Ver Ficha Fitxa PDF formatuan jaitsi/Descargar Ficha en PDF

(Zientzia proiektuetan sartuta daudenei bakarrik)

266Experimentos de Química básica en entornos cotidianos Fitxa ikusi | Ver Ficha Fitxa PDF formatuan jaitsi/Descargar Ficha en PDF
267Robotika Fitxa ikusi | Ver Ficha Fitxa PDF formatuan jaitsi/Descargar Ficha en PDF
268Robótica Fitxa ikusi | Ver Ficha Fitxa PDF formatuan jaitsi/Descargar Ficha en PDF
230El detective químico: nuevo recurso CTS del Proyecto APQUA (on-line con actividades experimentales) Fitxa ikusi | Ver Ficha Fitxa PDF formatuan jaitsi/Descargar Ficha en PDF
247Los problemas de ingenio como recurso didáctico para las matemáticas en la Educación Secundaria Fitxa ikusi | Ver Ficha Fitxa PDF formatuan jaitsi/Descargar Ficha en PDF
248Los problemas de ingenio como recurso didáctico para las matemáticas en la Educación Secundaria Fitxa ikusi | Ver Ficha Fitxa PDF formatuan jaitsi/Descargar Ficha en PDF
249Matemáticas con Excel: avanzado Fitxa ikusi | Ver Ficha Fitxa PDF formatuan jaitsi/Descargar Ficha en PDF
250Matemáticas con Excel: introducción Fitxa ikusi | Ver Ficha Fitxa PDF formatuan jaitsi/Descargar Ficha en PDF
257Sostenibilidad: el futuro de la isla”: nuevo recurso CTS del Proyecto APQUA Fitxa ikusi | Ver Ficha Fitxa PDF formatuan jaitsi/Descargar Ficha en PDF
274Matemáticas dinámicas con GeoGebra Fitxa ikusi | Ver Ficha Fitxa PDF formatuan jaitsi/Descargar Ficha en PDF
279Biotecnología en el contexto de Ciencias para el Mundo Contemporáneo Fitxa ikusi | Ver Ficha Fitxa PDF formatuan jaitsi/Descargar Ficha en PDF
280Zientziak paseiatzen dugun bitartean Fitxa ikusi | Ver Ficha Fitxa PDF formatuan jaitsi/Descargar Ficha en PDF
281Experiencias sencillas de Física para el aula y el laboratorio Fitxa ikusi | Ver Ficha Fitxa PDF formatuan jaitsi/Descargar Ficha en PDF
286Matemáticas y Moodle en Secundaria Fitxa ikusi | Ver Ficha Fitxa PDF formatuan jaitsi/Descargar Ficha en PDF
287Matematika eta Moodle Bigarren Hezkuntzan Fitxa ikusi | Ver Ficha Fitxa PDF formatuan jaitsi/Descargar Ficha en PDF
288Matemáticas para las competencias Fitxa ikusi | Ver Ficha Fitxa PDF formatuan jaitsi/Descargar Ficha en PDF
289Matematika konpetentzietarako Fitxa ikusi | Ver Ficha Fitxa PDF formatuan jaitsi/Descargar Ficha en PDF

eta 450 zebakitik 476 zebakira "AGENDA 21"ko ikastaroak ere ditugu

2009/2010 Garatu Ikastaro-bilduma jaitsi
Descargar convocatoria completa de cursos 2009/2010 Garatu

Ya esta abierto el plazo para solicitar cursos Garatu para el curso que viene

15/06/2009 GMT 2

Zientzia irudiak

pilare @ 21:27

Hila honetan, nik aukeratutako irudiak jarri beharrean, bi irudi bilduma aipatu nahi ditut:

"Andalucía investiga" programak, alde batetik, zientzia eta ikerketaren irudiak hezkuntzari zuzenduta : SciencePics

Bestetik, UMAren dokumentazio eta zientzia-dibulgazioaren zerbitsuak ere irudi bilduma doahinik martxan jarri du: UGallery

Dos direcciones con coleciones de imágenes libres para ciencias

13/06/2009 GMT 2

Ikerketak, zientziaren gakoa

pilare @ 10:59

Mª Pilar Menoyok artikulo on bat idazten du Aula aldizkarian, merezi du irakurtzea. Gaia, ikerketak zientzietan. Kataluñan aurten,  DBHan urtero ikerleta proiektu bat burutzea jezarri da derrigorrez eta, honetatik abiatuta, eskola-ikerketen ezaugarriak eta lehenengo momentutik  bideratzeko orientabideak ematen dizkigu. Ideia garrantzitsuenak:

1) Ikerketak egiteak suposatzen dituzte galdera bat planteatzea, elkalanaren bidez garatze eta emaitzak komunikatzea

2) Sailena galdera edo ikerketaren arazoa planteatzea da . Oinarrizko esparruak hurrengoak izan daitezek:

  • zientziaren historian planteatu diren galderak berak egitea
  • Galdera batzuen aurrean zientifikoak direnak eta ez direnen artean sailkapen bat egitea.
  • Eguneroko egoerak oinarrituz, arazoak planteatzea
  • Objetu  batzuen aurrean analisiak edo sailkapenak egitea

3)  Metodologia desberdinak erabil ahal ditugu, hala nola:

  • Metodo zientifikoaren antzekoa, esperimentazioarekin (hipotesia, esperientzien diseinua, emaitzen analisia, ondorioak ateratzea...)
  • Metodo etnografikoa, ikerketa-objetuari buruzko galderak planteatuz. Ikerketa dokumentaletan aplikatzen da, adibidez,izaki bizidun baten behaketaren baldintzak edo ibilbide baten planifikazioa

4) Ikerketen graduazioa DBHan zehar. 1. mailako galderak nola? modukoak egitea, 2. mailan zer?, 3. mailan zergatik? eta 4.mailan zer gertatuko litzateke?

Artikulkoan taulak, eskemak eta beste informazio baliogarria aurki dezakegu.

Un artículo interesante sobre como hacer investigaciones en la ESO de Mª Pilar Menoyo en la revista Aula.

Blogosfera ekaina

pilare @ 10:29

Blogosferan ikusitakoaren artean onena hila honetan (nire ustez, noski):

  1.  Tipos de profesores ante la evaluación. Eduideas
  2. El "misterio vasco". Magonia
  3. Unumbium, el elemento número 112: Microsiervos
  4. Ley de la chapuza: Blog de José Luis Castillo
  5. 15 descubrimientos científicos que dieron forma a nuestro mundo. Microsiervos
  6. Biodiversidad bacteriana en nuestra piel: Ciencias al natural
  7. ¿Por qué tienes que estar en Twitter? Bitácora de Anibal de la Torre
  8. Crónica del encuentro de experiencias escuela 2.0: Aulablog 21
  9. El definitivo eslabón perdido de los primates. Muy Interesante
  10. Personas normales y científicos. Microsiervos

Lan kopiatuta? ez, mila esker

pilare @ 09:45
Denok dakigu ikasleak bere ikaskuntzaren protagonista izateko, metodologia aktiboak erabili behar direla ikasgelan eta horrek ere suposatzen du, beste estrategien artean, ikaslan gehiago egitea . Eskolako lan klasikoetan, ikasleei "honi buruzko lana" egitea agintze zaie indikazio gehiagorik eman barik eta, ikasleen erantzuna, normala denez, "kopiapega" egitea da. Gaur egun Internet kopiak egiteko iturri nagusia denez, irakasleen keska da hau nola saiheztu, ikasleen ekoizpen propioak nola lortu. Ba, kideok, lanak "landu" behar ditugu, ez dago beste erremedioarik eta horretarako Javier Antonio Puente irakasleak pistak ematen dizkigu ondorengo diapositibetan:

12/06/2009 GMT 2

Wikipedia selection

pilare @ 16:29
Susmatu genuen baina orain sirutatuta daukat, bai, laster hezkuntz eduki guztiak testu liburuetan egin beharrean Sarean egongo dira...edo bestela ikusi azken berri hau hezkuntz munduan. Aurten Wikipediak atera du  bere artikuloen hautapena eskoletan erabiltzeko. 5.500 artikulo-bilduma , enziklopedien 20 ale parekoak, 34.000 irudirekin eta 20 milloi hitz. DVD moduan antolatuta, bere Webtokitik ere jaitsi ahal dira. Hau bai, bakarrik ingelesez daude...baina itxoin, itxoin..
Wikipedia selection for schools
La Wikipedia ha seleccionado 5.500 artículos utilizables en educación y los ofrece, en inglés, aunados en una página con posibilidad de descargarlos.

10/06/2009 GMT 2

Gaitasunen materialak

pilare @ 18:26

Berritzeguneak bezala, beste irakasleen zentru ugari daude Espaniako geografian eta baliabide ugariarekin! haien artean, Andaluziako Priego-Montillako CEPean gaitasunei buruzko CD bat argitaratu dute (eta on line ere irakur dezakegu) azken ikasturtea hauetan izandako informazioak eta prestakuntza jarduerekin. Emaitza ezin hobea, hainbat artikulo eta ikastetxeetako esperientziak ezagutzeko gunea delako. Mila esker.

Materialen artean, gaitasun matematikakoa lantzeko dokumentazioa Bigarren Hezkuntzan atera ditut , baina Haur eta Lehen Hezkuntzan ere artikuloak ditugu:

El centro del profesorado de Priego-Montilla ha recopilado muchps documentos sobre competencias básicas en un CD que también nos lo afrecen on line.

Fisikako koadernoa

pilare @ 17:32

Manuel Merlo irakaslearen eskutik DBHko 3. mailarako fisikarako baliabide digitala dugu. Koaderno moduan antolaturik,  hiru ataletan banatuta dago: aurrekontzeptuak lantzeko jarduerak, simulazioak eta edukinen garapena. Materiaren aldaketa fisikoak aztertzen dira oso erraz, gases portaera eta disoluzioak.

Cuaderno de física

Un cuaderno virtual para el tema de la materia y los cambios de 3º de ESO

The Meninas proyect

pilare @ 14:47

Izenburu bitxi honekin, pasa den astelehenean EHUnibertsitatean Jardunaldi bitxia ere ospatu da: UniTxiki. Getxoko Berritzeguneko Ana Sofía Gutiérrez aholkularia eta Txema Becerril irakaslearen arteko ekimena honetan, 400 ikaslek, beren irakasleekin lagunduta noski, Leioako Unibertsitatera jo zuten ikasturtean zehar egin duten beren ikerketa-proiektuak aurkezteko. Jardunaldia garatu da toki desberdinetan, lehendabiziz Unibertsitateko errepresentate batzuek ekimenaren aurkezpena egin dute eta ongietorria eman diete ikasleei. Bigarren batean, komunikazioak ikusteko aukera izan dugu "Grand Salle" erakustokian eta, amaitzeko, Lehen Hezkuntzako ikasleak Unibertsitateko gela desberdinetatik pasatu dira esperimentoak eta ikerketak ikusteko.

Proiektuen mamia luzokerra izan da. Beran haziak baldintza desberdinetan jarrita eta, ikerketa zientifikoari jarraituz, ikasleek hipotesiak bota, esperimentua diseinatu, neurriak eta datuak hartu, informazioa tratatu, ondoriak atera eta...komunikatu dituzte. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek bere programazioetara moldatu dute proiektua eta emaitza politak eman ditu. Izenburuak, "The Meninas Proyect", koadroa bezala, proiektua beste proiektu batzuez elikatzen direla adierazi nahi du. Lan bikaina.

Beste krokika batzuk: Mikel Aguirregabiriaren bloga / ElCorreo Digital / EITB / Txaro Francoren bloga

Con la denominación de UniTxiki, "The Meninas proyect" , el pasado lunes se celebró esta iniciativa en la Universidad UPV. 400 escolares de Primaria y Secundaria expusieron sus trabajos de investigación, realizados con semillas de pepino bajo diferentes condiciones.

BubbleShare: Share photos - Find great Clip Art Images.

09/06/2009 GMT 2

Arbela digitala matematikan

pilare @ 18:45

Tolosako Orixe instituto matematika-mintegia arbela digitalean aritu da proiektu batean eta honen emaitak gurekin konpartitzen dituzte. Proiektua oraindik ez dago bukatuta eta momentuz, batxilergoko  materialak argitaratu dira. Ahalegin handia egin dute irakasle hauek eta eskertzekoa da matematikako edukinak euskeraz izatea.

ADIM proiektua

Aipamenak eta iradokizunak jartzeko hurrengo blaga daukagu: adimatematika

Nanobidaiak

pilare @ 18:35

Kasualitatez eta beste gauza bat bilatuz, beti bezala, halako batekin topatu dut, Nanoviajes, mundu mikroskopian zeharko bidaiak egiteko toki birtuala. Ikusteko eta ikasteko lekua, hiru "bidai" egin ditzakegu handitik txikira, beti metro neurria erreferentzia izanda: nire gorputzatik (giza-ibilbidea), ordenagailutik (ibilbide elektronikoa)  eta kotxe baten argietako led dioadetatik (materialak).

Bidai bakoitzean, nanoteknologiaren ildo batzuk azaltzen dira eta neurrien konparazioa  egiten da. Adibidez, gorputzan egiten den bidaia eltxo baten ziztadan hasten da (10 zentrimetroa) eta, apurka apurka sakontzen da gorputzaren azala , odola, bakteriak, globulo zuriak, zelula,  mitokondrioa, kromosoma, ADN, karbono-atomoa, nukleo atomikoa... aztertzen eta quarketan bukatzen da (1 fentometroa). Zure ondoan beti bidai-gida baten bidez, nanomundua ezagutzen duzu. Harrigarria, buelta bat ematea merezi du.

Nanoreisen-ek  Gold Award saria lortu du

Nanoreisen

Nanoreisen es una Web donde se pueden realizar  tres viajes virtuales a mundos microscópicos, por nuestro cuerpo, por el ordenador y a través de los leds de un foco del automovil

05/06/2009 GMT 2

Zorionak lurra!

pilare @ 16:23

Gaur ingurugiroaren nazioarteko eguna da. Zorionak emateko, Yann Arthus-Bertrand zinema- zuzendariak bere azken filmea Sarearen bidez ikusteko aukera eskeintzen digu, HOME. Dokumental moduko pelikula (zuzendaria Natinal Geographic-en kolaboratzailea da eta ) eta Luc Bessonen produkzioarekin, helikoptero batetik eginda dago eta munduko 50 herrietarako irudiak erakusten ditu, non gaur egungo ingurugiroaren arazoak eta beren irtenbide posibleak planteatzen diren . Iraupena : 90 minutu

HOME in english

HOME en  Español

Home es un film que se estrena hoy en Internet con motivo del día mundial del medioambiente.

Gaurkotzea:  Madrilera joateko aukera baduzu, ekainaren 5etik 14ra garapen jasangarriari zuzenduta zinemaldia dago: Emisióncero. Eta ez bazara joan, programazioari begirada bat bota, dokumentalen nota hartzeko.

04/06/2009 GMT 2

Zerrendak eta zerrendak

pilare @ 16:42

Ekaina heldu zaigu eta, beharbada, oporren usaina nabarmentzen delako, irakurtzen ditudan blogetan denetariko zerrendak agertzen dira. Normalean eskumaldean dagoen zutabean "blogosferan" atalean aipatzen ditut, baina orain, ez dakit, ez dut sarrera batean jartzeko aukera galdu nahi ahaztu baino lehen:

Tres listados de junio sobre ciencia

03/06/2009 GMT 2

Ed@d: Irakaskuntza digitala

pilare @ 23:06

Ed@d   Educación digital a distancia izeneko proiektuaren siglak dira. Proiektuaren atzean  Instituto Superior de Formación y Recursos en Red para el Profesorado dago, lehen CNICE izan zena. Bere Weborrian DBHko 4.mailari zuzendutako matematika, biogeo, fisika eta kimikako material  elektronikoak garatzen dabiltzate (momentuz matematikakoa bakarrik dago prest) eta, urrutiko ikaskuntzarako prestatuta dauden arren, presentzialean ere guztiz erabilgarriak dira. Kurtso bakoitza 12 ikas unitatetan antolatuta dago eta pdf formatoan jaitsi ahal dira. Zoaz eta ikusi.

Educación digital a distancia

El ISFTIC (antiguo CNICE) ha desarrollado materiales para la ESO de matemáticas, biogeo y física y química, mediante el proyecto Ed@d.

 

Zientziaberriaren lorea

pilare @ 22:25
"Dia a dia con las matemáticas" blog fenomeno honetatik Web -aplikazio berri hau ezagutu dut: webpages as graphs. Zure blogaren URL sartu  besterik ez duzu egin behar eta harpidetza egin barik, blogaren "lorea" sortzen du.  Pena da ez duela ematen kodea blog berean txertatzeko eta marrazkia kopiatu behar dela.   Erreza dirudien prozesu hau korapiloen teoria oinarrituta dago. Nik ez daukat teoria ulertzeko ezagupenarik, nire mailatik eskapo egiten zait , bakarrik bere definizioa idazteagatik konformatzen naiz: "Korapiloa, zirkunferentziaren txertaketa da espazioan" eta teoria topologia elgebraikoaren esparrua da, espazio topologikoaren kokapena beste espazio batean ikertzen du.  Demasa!, fisikari eta matematekariei uzten diet gozatzeko aukera. Bitartean, ikusi Zientziaberriaren errepresentazioa :
zientziaberri-korapiloak.JPG

Una aplicación Web donde , introduciendo la URL de tu blog, genera una "flor" basada en la teoría de nudos

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!